Erakusketa

39 HAMARREN, JOSÉ LUIS ALEXANCO

2022/11/01 - 2023/03/26
Asteartetik larunbatera, 12: 00etatik 15: 00etara eta 17: 00etatik 20: 00etara; igandeetan, 11: 00etatik 14: 00etara

NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO MUSEOA, LA CAIXA FUNDAZIOAREN ARETOA. IRAILAK 19 – MARTXOAK 26. ERAKUSKETA.

José Luis Alexancok 1964 eta 2021 artean egindako lan-prozesuaren alderdi nagusiak dira 39 Hamarren erakusketaren ardatzak. Laugarren Hamarrena estreinako aldiz jarriko da erakusgai. Lan hori hil baino lehenago lantzen ari zen Zubi-lanak egitea egoitza artistikoko proiektuaren emaitza da.

Horrenbestez, lehenbiziko aldiz jarriko dira jendaurrean Hamarrenen lau bertsioak, hau da, egilearen ikus-entzunezkoa eta Percursum-eko 9 ekinaldiak osatzen eta nabarmentzen duten marrazki, argazki, pintura eta eskultura nagusiak.

Artistak berak kointzidituarazi nahi izan zuen erakusketa hau bere 80. urtebetetzearekin eta Iruñeko Topaketen 50. urteurrenaren ospakizunarekin. Izan ere, ALEA kolektiboko partaide gisara parte hartu zuen topaketen antolakuntzan Luis de Pablorekin batera, Huarte familiaren enkarguz.

‘HAMARRENAK’

10 koadroz (1,80 x 15 metrokoak) osatutako poliptikoak dira, artistaren 10 urteko jarduna laburbiltzen zutenak. 1978, 1998, 2018 eta 2021ean argitaratu ziren, eta oraingoa da lauak batera ikusteko lehen aukera.

Lehen Hamarrena artistaren lanaren atzera begirako gisara sortu zen, haren azken 10 sorkuntza-urteko ibilbidea pieza bakar batean integratzeko xedez. Siriara bidaiatu eta Damaskon lanean aritu eta gero, bigarren Hamarrena sortu zuen, formatu berdinak errespetatuz eta, Alexancorengan ohi bezala, patroi matematikoei jarraituz.

Museoko Zuzendaritza Artistikoak erakusketa bat egiteko proposatu zion artistari. Asmoa zen, NUMaren estrategia artistikoaren eta espirituaren ildoarekin bat, tokia ematea artistaren lanarekin hartu-emanetan ari den sorkuntza berriko proiektu bati. Alexanco proposamenarekin bat etorrita, laugarren Hamarrena egitera abiatu zen.

Azken sail honetan, zeina jendaurrean estreinako aldiz jarriko baita, artistak banako piezen dimentsioak aldatu zituen, baina Hamarrenaren dimentsio globalari eutsi zion. Heriotzak proiektu hau egiten ari zen bitartean harrapatu bazuen ere, 9 pieza egiteko denbora izan zuen. Pieza horiek batera erakutsita aurreko hiru Hamarrenen dimentsioak errespetatzen dituzte.

Laugarren Hamarrenak sormen-prozesuaren perspektiba ematen die bisitariei, piezak fase ezberdinetan baitaude, artistak sortzeko zerabilen lan-prozesua horrela erakutsiz. Hori egiteko, Alexanco lehenbiziko inpresio batetik abiatzen zen, eskuarki marrazki eskaneatu batetik, bereizmenari erreparatu gabe, piezak gero hartuko baitzituen bereizmena eta marra zehatzak konposizioan gehitzen zitzaizkion geruzen bidez. Ebakinak, bilbeak, marrazkiak, pintura…, azken tankera lortzeraino egokitzen diren geruzak.

PERCURSUM’ ETA BESTE PIEZA ZENBAIT

Atzera begirako erakusketak zenbait pieza biltzen ditu: egilearen marrazki, argazki, pintura eta eskultura nagusiak eta Percursum (1964-2020), urteetan zehar jorratutako ikus-entzunezkoa. Film-pieza soinudun hori, José Tejera Osunak musikatua, artistak bost hamarkada baino gehiagotan izandako ibilbidearen sintesia da; izan ere, artista harro zegoen bere ibilbidean zehar obra osorik sartu gabe bere lana erakutsi izanaz.

Erakusketak agerian uzten du emaitza baino gehiago prozesua jomuga zeukan artista baten espiritu kezkatsua, ideiak, sorkuntza, datuak eta materia eraldatzeko gaitasun amaiezinak gehiago erakarria. M. Veyrat-ek honela dio “Alexanco y el arte del futuro” liburuan: “…Arte-edukiaren etengabeko itxuraldaketak zehazten du forma-aldaketen beharra. Forma-aldaketek, bestalde, zehazten dituzte edukia eta haren oinarrizko egiturak. Artearen eraginkortasuna, hizkuntza gisara, zerak baldintzatzen du: forma-edukiaren harremanaren bilakaera bat etortzea errealitate historiko baten beharrekin eta gaitasuna izatea errealitate historiko horren geroaren itxuraldaketa komunikatzeko.

BIOGRAFIA

José Luis Alexanco artista (Madril, 1942-2021) ez da erraz sailkatzekoa; aitzindaria izan zen teknologia informatikari lotuta arte-adierazpen gisara erabiltzerakoan. Izan ere, Digital Art-en Espainiako gurasoetako bat jo izan dute.

Luis de Pablorekin batera, ALEA taldea sortu zuen; Huarte familiak talde horri enkargatu zion 1972ko Iruñeko topaketak antolatzea. Orain, hain zuzen, betetzen dute 50. urteurrena lau kontinentetatik etorritako 350 artista abangoardista bildu zituzten topaketek. Luis de Pablo musikariarekiko elkarlanetik Soledad Interrumpida sorkuntza plastiko soinuduna sortu zen.

Hastapenetik beretik, 60ko urteetan, bere lanak urrundu egin ziren une hartako arte espainiarretik, eta indarrean zegoenari aurre eginez zera aldarrikatu zuen: disolbatzen ari den figurazioa, espazio-denbora dimentsio berri bat kontatzeko kezka eta artelan irekien sorta bat. Are gehiago aldendu zen garai hartako arte-ikuspegitik Madrilgo Unibertsitateko Kalkulu Zentroan IBMrekin elkarlanean egindako obran (1968-1973): metakrilatozko eskulturak, bigun-tankerakoak eta ordenagailuan egindako ikerlanetan sortuak.

Alexancoren lanek, sortzeko prozesutik beretik, eragin handia jaso zuten sistema informatikoek sortutako formetatik, zeinak gero pintura-lanetan birsortzen baitzituen.

1968 eta 1970 artean, José Barberá matematikariak eta topometrian oinarritutako sistema batek lagunduta, MOUVNT garatu zuen, forma automatikoak sortzeko diseinatutako software bat.

Haren lanak museo hauetako bildumen parte dira: Londresko Victoria & Albert Museum, New York-ekoThe Chase Manhattan Bank, Madrilgo MNCARS, Bartzelonako MACBA edo Juan March Fundazioa.

Artista 2021eko maiatzean hil zen, Madrilgo bere etxean, erakusketa hau prestatzen ari zenean.

Informazio gehiagorako: Sakatu linka

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara