Erakusketa

ADOLFO LACUNZA

2023/10/13 - 2023/12/10
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA. 2023ko urriaren 13tik abenduaren 10era. Adolfo Lacunzaren erakusketa: Bidea, ibilbide.

Turrillas maisua, Pablo Antoñana, Pedro Salaberri, Barricada, Pedro Manterola, Aurora Beltrán, Mariano Izeta, Juan José Aquerreta, César Muñoz Sola edo Xabier Morrás dira ‘Bidea, ibilbide’ erakusketaren protagonistetako batzuk. Erakusketa Adolfo Lacunza argazkilariak bere lan-ibilbide luzean zehar zuri-beltzean egindako 50 erretraturen bilduma bat da.

Erakusketa abenduaren 10era arte bisitatzen ahalko da, eta azken hamarkadetako Nafarroako kulturan barnako ibilbide bat da, Adolfo Lacunzaren beraren argazki-ibilbidearen eredu gisa ere balio duen atzerako begirada bat, ikusgai dauden irudiak bere artxiboetan bilatu baititu. Abeslariek, musikariek, artistek, pintoreek, eskultoreek, konpositoreek, idazleek eta antzerkiaren, zinemaren eta kazetaritzaren munduko pertsonek beren erretratua dute, bakarrik edo taldean. Beren kultura- eta lan-esparruetan erreferenteak diren gizon eta emakumeak, Lacunzak erretratatu zituenak une eta garai jakin batean.

Argazki horien protagonisten nortasuna alde batera utzita (irudiari berezko balioa ematen badiote ere), Lacunzaren lana bat-bateko argazki horien konposizioagatik, ikuspegiagatik, testuinguruarengatik, argiarengatik eta kalitate teknikoarengatik nabarmentzen da. 

Erakusketaren katalogoan, Adolfo Lacunzak egindako argazki gehienek “aztarna intimoa” utzi diotela aitortzen du, batez ere “kulturako jendearen erretratuak” deiturikoan.  Topaketa horien eta beste askoren arrastoak, zalantzarik gabe, bere bizitza markatu dute, hau da, bere zidorra. “Ezagutza, ikuspegi zabala eta, batez ere, sentiberatasuna eta irudimena dira erretratatuetako askok partekatzen dituzten bertuteetako batzuk”, eta Lacunzak eskertu egiten die denbora tarte txiki hori, non beraien barne munduan muturra sartu eta hura inbaditzeko aukera izan baitu. 

Uharten jaio zen 1956an, eta prestakuntza autodidakta izan du. Zinemak eta jakin-minak argazkigintza arte gisa ikustera eraman zuten bere garaian. Argazki-denda batean hasi zen lanean, eta hortik lan-ibilbide luze eta izen handikoa jorratzea lortu du, argazkigintzarekin zerikusia izan dezaketen ia esparru guztietan lan egin baitu. Izan ere, hedabideetan aritu da, Nafarroako Parlamentuko argazkilari ofiziala izan da 30 urtez, publizitatean aritu da, bere argazkiek argitalpenak hornitzen dituzte eta erakusketen parte izan dira, ikastaroak eta prestakuntza eman ditu Civivox sarean… eta bere ikasgelatik bertatik bere alea jarri du argazkigintzaren artean, zeinak azken urteotan digitalizazioarekin asko eboluzionatu baitu. 

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara