Erakusketa

ALFREDO SADA ELKARTEA

2023/02/10 - 2023/03/26
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO MISTOEN PABILOIA, BEHEKO SOLAIRUA. Otsailaren 10etik martxoaren 26ra. Hauskorra: Alfredo Sada Elkartearen erakusketa kolektiboa.

Hauskorra. Hori da Alfredo Sada elkarteak urtero egin ohi duen erakusketa kolektiboan elkarteko kideen sormena bideratzeko hautatu duen gaia. Mistoen Eraikineko beheko solairuak 29 artistaren lanak bilduko ditu datorren martxoaren 19ra arte, kontzeptu hori, sentsazio hori, hauskortasun sentimendu hori transmititzeko 40 artelan baino gehiagoren bitartez. ‘Hauskorra’ ideia baten zerbitzura jarritako teknika piktorikoen bilduma bat da. Erakusketan parte hartzen duen artistetako bakoitzak ikuspegi pertsonaletik irudikatzen du hauskortasun hori, bere sorkuntza pertsonetara, naturara eta objektuetara… bideratuz.

Hauskortasuna sendotasunarekin batera bizi da, hauskor sentitzen garen uneek benetan nor garen gogorarazteko magia dute, gizatiarrago egiten gaituzte, benetakoago. Erakusketa honetan magia horren zerbait transmititu nahiko genuke. Eta horixe irudikatu nahi izan dute beren lanetan, prestakuntza artistikoaren bidez ikasitako teknikaz landu dituzten horietan. Hauskortasun hori loreen, paisaien, erretratuen, kristal hautsien, animalien edo obra abstraktuaren bidez irudikatzen da, gama kromatiko zabalekin eta konposizio naturalista, oniriko edo kontzeptualekin. Egile bakoitzaren banakako lanaz gain, hauskor hitzaren sinbologia jasotzen duen talde-lan bat aurkezten da erakusketan.

Alfredo Sada Elkartea
Alfredo Sada elkartea Catalina de Oscáriz Udaleko Arte Eskolan ematen diren marrazketa artistikoko eta pinturako ikastaro monografikoak egin dituzten ikasleek osatzen dute nagusiki. 1992an sortu zen eta, gaur egun, 34 pertsonak osatzen dute; elkarteak lanerako eta topaketarako lantegi bat du Urederra Ibaiaren kaleko 20. zenbakian, Milagrosa auzoan. Han, beren obrak egiten dituzte, ezagutza artistikoetan sakontzen dute, teknika ezberdinei buruzko lantegiak antolatzen dituzte, eta horiez gain, auzoko bizitza kulturalean parte hartzen dute, ate irekien jardunaldiak eginez edo arteari buruzko hitzaldiak emanez.

Urtero, elkarteak gai jakin bati buruzko erakusketa kolektibo bat prestatzen du, eta horretarako bateratze-lan bat egiten du elkarteko kideekin. Hortik aurrera, bakarkako eta taldeko lana dator, erakusketa erakargarria eta kalitatezkoa izan dadin erakusketa-gunera hurbiltzen den publikoaren gozamenerako. Iruñeko Udalak aspalditik erakusten ditu udal aretoren batean, Kondestablen edo Ziudadelan batik bat, bere urteroko sormena askotariko gaietan oinarritzen duen talde horren lanak. Erromanikoa, itzala, hegazti migratzaileak, hiri-paisaiaren geometria, erotismoa edo edertasuna eta suntsipena haren erakusketen gaien adibide dira.

‘Hauskorra’ erakusketako parte-hartzaileak

• WALID ZAYAT
• PILI HUARTE
• JAVIER ESLAVA
• GLORIA LAFUENTE
• MARI JOSÉ OCHOAERRARTE
• BEATRIZ B. ROMEO
• RAFAEL LABARGA
• MILA ESCORZA
• NIEVES PELLICER LEZAUN
• LOLA GARRO
• MILA BOJ
• IOSU ARRASTIA
• Mª ANTONIA AUZMENDI SANTANDER
• NIEVES CIGANDA
• FLOREN BIDAURRE
• FELI HERNÁNDEZ
• Mª CARMEN LABIANO LEZÁUN
• ANA PELLICER AIBAR
• ÁLVARO MATEOS
• BLANCA LÓPEZ
• FRANCISCA REBOLLO
• PILI FLAMARIQUE IRIARTE
• BUBU (JUAN JOSÉ ESCOBEDO F.)
• ANA S. HOLMES
• C. G. NEGREDO
• JAVIER SOLA
• ASUN RAMOS
• INMACULADA ECHÁVARRI
• REBEKA A. VITAL

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara