Erakusketa

ÀLVAR CALVET

2023/11/10 - 2023/12/17
Asteartetik ostiralera, 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30; igande eta jai-egunetan, 11:30 – 13:30
KARTELA

ZIUDADELAKO LABEA Azaroak 10 – abenduak 17 Erakusketa: Àlvar Calvet. Tierra Presa (Presak preso hartutako lurra).

Àlvar Calvet Trempen (Lleida) jaio zen 1965ean eta Tarragonan bizi da 1979tik aurrera. 1993tik aurrera, publikoarekin gero eta elkarreragin handiagoa izateko bideratzen du bere lana, halako punturaino, ezen bere lanak ezinezkoak liratekeen ikuslearen lankidetza zuzenik gabe.

*Iruñean aurkezten dudan lanak aurreko lan batzuk eta lan berri batzuk biltzen ditu. Proiektu osoa sedimentuen eta gure herrialdean horiekin egiten den kudeaketa txarraren inguruan ardazten da; izan ere, sedimentu horietako asko urtegietan eta presetan atxikita gelditzen dira, eta horrek hainbat alderditan du eragina, hala nola Ebroko Deltaren atzerakadan/desagerpenean.
2019. urtean (ibaien eta uraren problematikaren inguruko lanak, edo Ebroren ibaiadarrei buruzkoak –Siurana ibaiarena kasu– kontuan hartzen baditugu are lehenago) hasi zen triangelu baten amaiera edo itxiera irudikatuko du Iruñeak. Manresa, Amposta eta Iruña. Erakusketak elementuen koktel bat aurkeztuko du maila kontzeptualean: ibaiei eragiten dieten problematika batzuen protesta eta bistaratzea, zehazki, Ebro ibaiari eta haren ibaiadar batzuei eragiten dietenak, baita ibaiek garraiatzen ez dituzten sedimentuei eragiten diena ere; izan ere, atxikita gelditzen dira eta espazioen atzerakada eragiten dute, Ebroren Deltarena, adibidez. Koktel horren barruan, San Inazioren irudia ere agertzen da lotura-elementu gisa (Joseph Beuys, fedea, Manresa eta urtero bertan ospatzen den uraren eta argiaren miraria elkartzen ditu; izan ere, mirari horri esker, XV. mende inguruan, handik igarotzen den eta une horretan Viceko Apezpikutzak kudeatzen zuen Cardener ibaiko ura askatasunez erabiltzeko aukera izan zuen Manresako hiriak). San Ignazio Iruñean zauritu eta Manresan sendatu zuten. Besteak beste, han aurkitu edo azaleratu zen haren fedea eta hasi zen bere konbertsioa.

*Àlvar Calvet.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara