Erakusketa

ARTEA OINEZ 2023

2023/03/31 - 2023/06/04
Astelehenetik igandera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara

Martxoaren 31tik ekainaren 4ra bitartean, Artea Oinez ’23 erakusketa paratuko dute Iruñeko Kondestablearen jauregian, Etxarri Aranatzen “Hotsein” leloarekin egingo den Nafarroa Oinez-en ekintzen barruan. Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak antolatuko du ikastolen jaia.

Natura mehatxatua da 83 artistaren hausnarketaren ardatza. Egileek beren obren, sorten eta instalazioen bitartez ohartarazten dute ingurunearen gehiegizko erabilera bihozgabe eta arduragabeak ustekabeko eraginak dituen naturaren degradazioa eragiten ari dela eta hori gizakiendako suizida dela.

Edizio honetan, halaber, Asunción Goikoetxeari (Bakaiku, 1962) omenaldia egin nahi zaio. Arte Ederretan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, bere lanek jardun poetikoa zein politikoa aldarrikatzen dute, aniztasunaren ugaritasuna baieztatuz eta emakumeak, ikusezintasun sozial, politiko eta sinbolikoaren maila aldakor batek kolpatuak, ikusaraztearen aldeko apustua eginez Erakusketak ‘Hutsuneak/Vacíos’ bere lana jasotzen du, bere egungo une artistikoaren adierazgarri dena.

Erakusketan hainbat hizkuntza eta teknika biltzen dira, eta azpimarragarria da osagarri esperimentala, ikusleak egungo artean eta bere proposamenetan murgiltzera gonbidatzen dituena.

Ikusgai dauden lanen gehiengoa abstraktua da eta, besteak beste, 83 sortzaileek erakundeari eskuzabaltasunez eman dizkioten eskulturak, pinturak, marrazkiak, collageak, instalazioak, argazkiak, grabatuak, bideoak eta inprimaketa digitalak aurki daitezke. Artisten artean bere obra ezagutzera ematen duten emakume artisten ehunekoa (aurten 32 emakume dira) handituz doa.

Artistak:

Xabier Agirre
Elena Aitzkoa
Faustino Aizkorbe
Juan Aizpitarte
José Ramón Anda
Ibon Aranberri
Txaro Arrazola
Pello Azketa
Txomin Badiola
Nadia Barkate
Baroja Collet
Nestor Basterretxea
Imanol Bengoetxea
Argiñe Berastegi
Clemente Bernad
Carlos Cánovas
Concha Cilveti
June Crespo
Josette Dacosta
Bingen De Pedro
Xabier De Zerio
Naia del Castillo
Fermín Díez de Ulzurrun
Miren Doiz
Mikel Eskauriaza
Celia Eslava
Andoni Euba
Jon Mikel Euba
Leopoldo Ferrán
Gorka Flores & Maria Luisa Bengoetxea
Txaro Fontalba
Iñaki Garmendia
Ángel Garraza
Kepa Garraza
Asunción Goikoetxea
Patrik Grijalvo
Mari Puri Herrero
Reyes Ibarrondo
Juan Jesús Ilundain
Zaloa Ipiña
Pello Irazu
Alicia Irigoyen
Carlos Irijalba
Oier Iruretagoiena
Fermín Jiménez Landa
Vicente Larrea
Mikel Lertxundi
Sagri Mauleon
Asier Mendizabal
Juan Mieg
Idoia Montón
Ángela Moreno
Xabier Morrás
Rafa Munárriz
Manu Muniategiandikoetxea
Itziar Nazabal
Itziar Okariz
Mikel Okiñena
Félix Ortega
Eugenio Ortiz
Fernando Pagola
Julio Pablo Pérez
Maider Perkaz
Paco Polán
Txuspo Poyo
Sergio Prego
Mari Jose Recalde
Ana Riaño
Javier Riaño
Mabi Revuelta
Ana Riaño
Javier Riaño
Koko Rico
David Rodríguez Caballero
Ixone Sádaba
Dora Salazar
Helena Santano
José Antonio Sistiaga
Juan Sukilbide
Susana Talayero
Darío Urzay
Miren Ustarroz
Azucena Vieites
Maia Villot De Diego
Begoña Zubero
José Luis Zumeta

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara