Erakusketa

BIDASO. BIDA SO – BIDASOA. BI BEGIRADA

2021/10/06 - 2021/11/04
Astelehenetik larunbatera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.
JARDUERAK EKAINA

Juan Carlos Pikabeak eta Fernando Lesagibelek Civivox Condestablera ‘Bidaso. Bida so – Bidasoa. Bi begirada ‘ erakusketa eraman dute. Urriaren 6tik azaroaren 4ra. Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 9: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara.

Bidasoako elementu tradizionalek gure herriaren historia kontatzen digute. Artista bakoitzak berezkotzat duen tresnaren bidez adierazten ditu bere artea eta bokazioa. Juan Carlos Pikabeak paisaian du pausatua bere begia eta Bidasoan barna paseoan ibiltzera gonbidatu nahi gaitu. Bere lanek tradizioak kontatzen dizkigute, inautearen munduan barneratzen gaituzte, eta bere azken etapan, bere erretratuak eta abstrakzioak. Fernando Lesagibelek, zuraren bidez, adierazpen estetiko batera hurbiltzen gaitu, sentimenduz eta sentsazioz beteriko mundu batera eraman nahian.  

 Bidaso, bida so Bidasoa, bi begirada, eguneroko bizitzaren ekarpenak dira, elementu estetiko bihurtuak, eta iraganaren errealitate bat, bizimolde bat, ekartzen digute. Ilusioz beteriko lanetan barna gidatzen dute ikuslea, edertasunaren barne zentzua bilatzeko, material horien bidez irudikatutako irudiaren bidez.



Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara