Erakusketa

CARMELO ASTRÁIN

2024/02/22 - 2024/04/07
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

Ziudadelako bolborategia. Otsailaren 22tik apirilaren 7ra. 365 marrazki. Carmelo Astrain. 2023.

‘365 egun’ da gaur hasi eta apirilaren 7ra arte Ziudadelako Bolborategian zabalik egonen den erakusketaren izena. Carmelo Astrain Ulibarrena marrazkilariak erronka pertsonal bat planteatu zuen 2023an: egunero marrazki bat egitea. Sormena eguneroko ekoizpenaren esanetara jartzeko ahalegin kontzientea, pertsona baten urte osoko errealitatea islatzeko.

Erakutsitako marrazkiak xehetasun eta intentsitate handiagoko edo txikiagoko laminak dira, zirriborroak betiere, nahiz eta ezaugarri horrek ez dituen beste ezer prestatzeko proiektu bihurtzen. Marrazkiak monokromoak dira, eta horietan egileak bere pentsamenduak gauzatzea lortzen du, sorrarazi zuen ideiaren sakontasuna edozein dela ere, ukiezina den zerbaiten irudikapen grafikoa lortuz. Astrainek horri bere lorategi metaforikoetan murgiltzea deitzen dio, artelan txikiak abiarazi eta laster behatzera gelditzen denarekin partekatzeko.

Marrazki bakoitzak egilearen eguneroko esperientziaren kontakizun bisual bat irudikatzen du, edertasunaren eta edertasuna adierazteko teknika berrien etengabeko bilaketa batean. Bolborategian ikusgai dauden laminek artearen eta eguneroko bizitzaren arteko harreman sakonaren berri ematen dute, eta oraintsuko historia irudikatzen dute, batez ere azken urtekoa, ikuspuntu kritiko batetik. Egilearen ustez, gaur egungo garaiak zorabiatu eta gogoeta zapuzten duten irudi, ideia eta lekukotasunen etengabeko bonbardaketa bizi dugu.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara