Erakusketa

COLECTANIA BILDUMA

2023/02/16 - 2023/04/16
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO ARMA ARETOA. OTSAILAREN 16TIK APIRILAREN 16RA. COLECTANIA ARGAZKI-BILDUMA: BENETAKO ISTORIOETAN OINARRITUA.

Ziudadelako Arma Aretoan ‘Benetako istorioetan oinarritua’ erakusketa dago ikusgai, eta irudien atzeko aldea eta horien sormen-testuinguruan barneratzera gonbidatzen du. Estatuko funts handienetako bat den Colectania Argazki-bildumari beste begirada bat ematea planteatzen du erakusketak. Funts horrek 1950etik gaur egun arte Espainiako eta Portugalgo laurogei argazkilarik baino gehiagok egindako hiru mila lan baino gehiago ditu, baita bildumazale pribatuen funtsak ere.

Arma Aretoko lehen solairuan dagoen hautaketa 110 lanek osatzen dute, izen handiko berrogeita hamar bat egilerenak; besteak beste, Juan Manuel Castro Pietro, Joan Fontcuberta, Cristina García Rodero, Alberto García-Alix, Cristina de Middel, Isabel Muñoz, Ramón Masats eta Francisco Gómez eta Carlos Cánovas, azken biak iruindarrak. Erakusketaren komisarioa Irene de Mendoza da.

Irudien inguruan artisten testigantza zuzenak erantsi dira, beren asmo eta esperientziak jaso eta begirada ezberdin bat gaineratzen dutenak, beste modu batean oharkabea den testuinguru bat. Konposaketak begirada heztera eta kontakizunetan sakontzera gonbidatzen du, ukitu pertsonal horretatik abiatuta.

Testuinguru hori hobe hauteman dadin, erakusketa gaien araberako lau ardatzen inguruan antolatzen da. Lehena ‘Norberaren albuma’ da, ikuspegi intimoena jasotzen duena; ondoren, ‘Argazkien beste historia’ dator, argazkilaritzako ikonoak hain ezagunak ez diren argazkiekin kontrajartzen dituena, horiek denak agertzen diren egoera, pertsonaia eta tokien testuingurua ematen duten testuekin. Hirugarren eremua ‘Benetako paisaiak’ eta ‘Irudikatutako paisaiak’ dira, muga zehatzik gabekoak. Azkenik, laugarren gunea ‘Eraikitako istorioak’ dira, sortzaileek obraren gainean dituzten eskuhartze-prozesuak erakusten dituztenak.

Foto Colectania Fundazioa
2022an Bartzelonan sortu eta Pepe Font de Morak zuzendutako Foto Colectania Fundazioa irabazi asmorik gabeko entitatea da, eta helburu du argazkilaritza hedatzea, bai gizartearen eta artearen esparruan, bai hezkuntza arloan. Eskaintzen dituen programek irudiaren eta bere oinarrien inguruko pentsamendu kritikoa garatu nahi dute. Fundazioak argazkilaritzan espezializatutako liburutegia eta 3.000 lan baino gehiago dituen argazki-bilduma ditu. Fundazioaren jarduera sari askorekin aintzatetsi da, aipatzekoa delarik Bildumagintza Pribatuko Ekimen Nazional Onenaren ARCO saria.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara