Erakusketa

DIANA CHOW

2023/07/28 - 2023/09/10
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINA. LEHEN SOLAIRUA. UZTAILAK 28 – IRAILAK 10.

’水Shuǐ 墨Mò / Ura+Tinta’ erakusketa Mistoen eraikinean ikusgai dago; kaligrafia eta ekialdeko pinturaren arteko hurbiltze-ariketa da, gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatuta, Diana Chow artista, itzultzaile eta ikertzailearen eskutik.

Erakusketan Chowren azken lanak jasotzen dira. Sortzaile autodidaktak antzinako esaera txinatar bati jarraituz lan egiten du: “kaligrafiak eta pinturak jatorri bera dute”.

Ura+Tinta bi zatitan banatzen da: Kaligrafia berria eta pintura txinatarra. Hertsiki lotuta daude biak. Kaligrafia Taiwaneko arte tradizional paregabea da, eta gaur egun gero eta ezagunagoa eta preziatuagoa da munduan artea sutsuki maitatzen dutenen artean; piktografia da, hau da, pinturarekin arte gisa lotura zuzena duen marraztutako hizkuntza kontzeptuala. Hala kaligrafia nola pintura produzitzeko, Estudioko Lau Altxorrak (pintzelak, tinta, tintontzia eta arroz-papera) erabiltzeaz gain, modu berean ere erabiltzen dira, eta, era berean, bi modalitateen sorrera eta garapena elkarren osagarri izan dira.

Hala, Iruñeko Udalak antolatutako erakusketaren lehen atalean, Chowek ekialdeko idazkeraren ohiko egiturak hausten saiatzen da, espazioaren eta denboraren konposizioan keinu-trazuak eginez eta irudi figuratibo adierazgarri edo abstraktuak sortuz, gizateriaren sormen-adierazpenik zaharrena berriz aztertuz, arte arkaiko hori arte garaikidearen espirituaren bidez omentzeko asmoz. Pinturei dagokienez, erakusketak ongi bereizitako bi estilo jasotzen ditu: bata tradizionala (irudiak) eta bestea modernoa (paisaia, loreak eta txoriak), koloretako tintarekin. Egileak bi kontzeptuak uztartuta egiten duen nahasketak ikusle bakoitzari zerbait ezberdina eta freskoa eskaintzea du xede.

Hizkuntzak, sinboloak eta artea

Chow duela hainbat urte finkatu zen Espainian, ama hizkuntza duen mandarin txinerako irakaslea eta mandarin txinerako itzulpengintzan eta interpretazioan aditua da, bai eta Taiwango arte-kritikaria ere. Halaber, Hizkuntza, Literatura, Pintura eta Kaligrafia txinatarreko ikertzaile eta irakasle gisa lan egiten du eta Txinako Ekialdeko Kultura eta Protokoloko aholkulari aditu da. Espainiako Literatura eta Hizkuntzan lizentziaduna da Fu-Jen Unibertsitate Katolikoan (Taiwan), Artearen Historiako masterra du (Nafarroako Unibertsitatea) eta, gaur egun, Artearen Historiari buruzko doktorego tesia eta ikerkuntza egiten ari Unibertsitate Konplutentsean.

Bere ibilbidean zehar banakako bi erakusketa egin ditu: Paisaiak eta irudiak (olioa eta pastela), Nafarroako Unibertsitatean, eta Loreak eta txoriak (akuarela eta tinta txinatarra), Madrilgo Kultur Etxean. Irakasle eta itzultzaile gisa hizkuntzaren inguruan egiten duen lanaz eta sortzaile gisa duen ibilbideaz gain, Chow ere erakusketa komisarioa da, artikuluak argitaratu, hitzaldiak diktatu eta lantegiak ematen ditu eta Espainiako berriemailea da Europako gaiei buruz Artist Magazine eta Taiwaneko Art Collection+Design aldizkarietan, 1997. urteaz geroztik. Halaber, “El Greco (2000)”, “Sorolla (2001)” eta “Murillo (2005)” liburuak txineraz argitaratu ditu Artista argitaletxearekin (Taipei).

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara