Erakusketa

IOSU ZAPATA

2023/12/01 - 2024/01/28
Asteartetik ostiralera, 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30; igande eta jai-egunetan, 11:30 – 13:30
KARTELA

Ziudadelako Mistoen eraikina. 2023ko abenduaren 1etik 2024ko urtarrilaren 28ra. Erakusketa: Iosu Zapata: Paradisu ibiltari baten zaletasunak.

*Iosu Zapata (Sanduzelai, 1981) haren bizitza eta obra bereiztea nahiko zaila den artista horietako bat da. Biografia eta praktika artistikoa nahasten dira bere sorkuntzetan, eta oro har, artistak pertsona gisa bizi duen unera eta bere ibilbidean zeharkatzen dituen geografietara eramaten gaituzte.

“Paradisu ibiltari baten zaletasunak” erakusketan, garrantzi berezia hartzen dute Iosu Zapataren herrialde aztekako ibilerek. Haren ibilbidea egituratzen duten hiru ardatz tematikoak abiapuntu hartuta egin ere: debozioak, lorategiak eta izaera ibiltaria.

Erakusketa osatzen duten ia ehun lanetan zehar, bere garaiarekin konprometituta dagoen eta posizionatzeari uko egiten ez dion sortzaile baten aldakortasuna egiaztatzen dugu. Alderantziz, Iosuk, jolasean arituko balitz bezala –ia nahi gabe, baina nahita– jarrera hartzera gonbidatzen gaitu.

Zapataren arte askotarikoak, –pintura, marrazkia eta grabatua aurkituko ditugu, baina baita instalazioak eta marrazkiak ere– elkarrizketan jartzen ditu profanoa eta sakratua, indibiduala eta kolektiboa, erlijiosoa eta herrikoia, adimen ludikoa eta broma makabroa, artista eta ikuslea… Hori guztia kitsch-etik haratago doan edo, beharbada, kitsch-aren ondorengo estetika gorabeheratsu batez bustita.

Ba al da deboziorik paradisuan?

Ziudadelako Mistoen eraikinean ikus daitezkeen lanak erakusketa honetarako propio pentsatu eta sortutakoak dira, eta artistak azken urteotan egin duen ikerketa-lanaren fruitu dira. Bizitza oso bat.

*Mikel Calvo.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara