
JAVIER MURO
- NAFARROAKO MUSEOA
- Bisita ordutegia: Asteartetik larunbatera: 9:30-14:00, 17:00-19:00. Igandeetan: 11:00–14:00.
Maiatzaren 9ra arte ‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa izango da ikusgai Ziudadelako Mistoen Pabiloian. Kontxesi Vicente Isiegasek komisariatu du erakusketa, eta gazteen literatura klasikoko eleberrietan oinarritutako hainbat artistaren lanak biltzen ditu.
Hauek dira erakusketan parte hartzen duten artistak:
Itziar Alforja
Fernanda Álvarez Jiménez
Jose Miguel Ascunce Parada
Puri Bermejo
Blas Campos
Alba García González
Raquel Inglés Craqui
La Chincheta Bruna
Josan Lopéz de Pariza
Gonzalo Nicuesa
Eva Morant Artazkoz
Alicia Otaegui
Marijose Recalde
Juan Sukilbide
Hectór Urra
Lourdes Urricelqui Redín
Kontxesi Vicente Isiegas
Erakusketa honetan, sorkari paregabe eta bereziez gozatzeko aukera izango da. Hainbat artistak lan hauek garatu dituzte, gazte-literatura klasikoan oinarri hartuta. Lan horiei behatuta, bakoitza zein eleberriri dagokion ikus daiteke. Istorio horiek irakurtzeko edo berriro irakurtzeko gonbidapena da, pertsonaiak, animaliak, lekuak, egoerak eta giro bereziak irudikatzera bultzatzen dutenak, eta bai literaturaren eta lan artistikoaren arteko elkarrizketa sortzera ere. Unitate bat eratzen duten bi modutara kontatutako istorio berbera, dualtasun zaindua eta sendoa.
Artista bakoitzak “Nuevo Auriga” bildumako liburuki bat irakurtzeak hasten duen sortze-prozesua da. Katalogotik kanpo utzitako liburuak, garbiketa lanen ondoriozkoak, Burlatako Haur Liburutegiko liburuzainak erakusketa hau sustatzeko eskaini zizkion Kontxesi Vicente Isiegasi, sorkuntza artistiko baterako.
Eleberri horien balioa nabarmentzeko, liburu horiek eskultura, liburu-objektu, pop up book, argazki… bihurtzeko eraldatzeko modu bat ekarri du egitasmo honek, aukera berri bat emanez, haietako bakoitzaren gainean esperimentazio artistikoa eginda, eta artelan txiki bihurtuz, liburua berreskuratuta objektu gisa eta kontatzen duen istorioa.
Erakusketaren aurkezpen bideoa: