Erakusketa

NAZIAK ETXEKO ATARIAN

2023/11/06 - 2023/12/22
Astelehenetik ostiralera, 14: 00etatik 20: 00etara

Arrosadiako Liburutegi Publikoa. Azaroaren 6tik abenduaren 22ra. “Naziak etxeko atarian” argazki erakusketa.

Bizi garen garai gorabeheratsu hauetan, argazki erakusketa batek gutxitan du honek adinako zentzurik. Une egokia izan daiteke atzera begiratzeko eta mundua historian zehar hainbeste aldatu ez ote den hausnartzeko. Hurbildu zaitezte liburutegira eta ikusi naziek Nafarroa bisitatu zuteneko argazki zirraragarriak, Manuel eta Mikel Torres Mateosen “Los años olvidados. Navarra, los nazis y la Segunda Guerra Mundial” liburutik aterata.

Ordutegia: 14: 00etatik 20: 00etara. Iruñeko Udalak diruz lagundutako erakusketa.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara