Erakusketa

MIGUEL LEACHE

2023/05/12 - 2023/07/02
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO BOLBORATEGIA. MAIATZAREN 12TIK UZTAILAREN 2RA. MIGUEL LEACHEREN ERAKUSKETA: REM LASTERRA.

Erakusketak hainbat formatutako eta zuri-beltzezko 65 argazki hartzen ditu barne. Garraio publikoaren inguruan hausnartzen dute, metroaz zehazki, eta bidaiatzen dutenengan loa agerrarazteko duen eraginaz. Bidaiariek egiten dituzten bidaia luzeetan lo dauden momentuak jasotzen dituzte irudiek. Hautaketak Tokiora egindako hainbat bidaiatan hartutako ehunka irudietatik abiatu eta nasen jarraitasun bat osatzen du, metroan bertan egindako grabazioez lagunduta.

REM LASTERRA erakusketako 65 argazkiak friso batean eta erdiko panel batean aurkezten dira, 120 x 90 zentimetroko 37 iruditan eta 80 x 60 zentimetroko 17 iruditan, eta, gainera, neurri txikiagoko (25 x 19) 28 argazki dituen horma bat dago; argazki horiek, hain zuzen, iaz argitaratutako REM LASTERRA argazki-liburuan sartuta daudenak dira. Irudiek garraiobidearen eta loaren arteko harremana ikertzen dute: frisoak eta panelak lana garatzen den testuingurua osatzen dute; eta irudien hormak, neurri txikiagoan, bidaian lo hartzen duten bidaiariak erakusten ditu.

Irudiak, itxuraz soilak, Tokioko metroaren sarean hartu ziren eta, bertan, hainbat adinetako pertsona daude, bagoien mugimenduak kulunkatuta, joan-etorrietan lo. Erakusketaren izenburuak, hain zuzen ere, REM (Rapid Eye Movement) fasera, amesten den fasera, heltzeko erraztasuna aipatzen du. Miguel Leachek Inemuri ideian oinarritzen du bere lana. Inemurik nola egin lo presente egonda esan nahi du, eta egoera ohikoa da japoniar gizarteko toki publikoetan.

Egilea
Miguel Leachek, zuzenbidean lizentziadunak, karrera juridikoa eta artistikoa uztartzen ditu. Bere lana zenbait bildumaren parte da: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arte Garaikidearen Bilduma, Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduma, Nafarroako Kutxa fundazioa, Euskadiko Filmategia, Lizarrako Udala, Iruñerriko Mankomunitatea eta Nafarroako Arartekoa, besteak beste. Halaber, bere lana Banc Sabadell argazki-liburuaren bilduman eta Alacanteko Unibertsitateko Artistaren Liburuaren departamentuan nabarmendu da. Alacanteko Unibertsitateko museoan egindako azken erakusketan, Orri-jauzia izenekoan, REM LASTERRA argazki-liburua beste artista batzuen liburuen ondoan erakutsi zen, hala nola, Joan Fontcuberta, Cristina de Middel, Equipo Crónica eta Mar Arza. REM LASTERRA serieko argazkiak GETXOPHOTO eta PHOTO GASPESIE (Quebec, Kanada) jaialdietan erakutsiko direla aurreikusten da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara