Erakusketa

OGIA ETA ZIRKUA

2023/05/03 - 2023/07/02
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO ARMA ARETOA ETA LABEA. MAIATZAREN 3TIK UZTAILAREN 2RA. ERAKUSKETA: OGIA ETA ZIRKUA, ARTEA ETA ELIKADURA.

Ziudadelako Arma Aretoan eta Labean gaurtik aurrera eta uztailaren 2ra arte ‘Ogia eta Zirkua’ erakusketa egonen da ikusgai eta Alicia Venturaren komisariotzapean. 15 artistek osatutako erakusketa kolektibo honetan elikaduraren inguruko hausnarketa orokorra egiten da, diziplina anitzeko ikuspuntu batetik. Gogoeta artistikoaren bidez ikuspegi anitza ematen da, elikagaien garrantziaz eta horiek gizakion bizitzan dituzten eraginez kontzientzia hartzeko.

Erakusketan lantzen diren gaiek, elikadurarekin eta jatearekin dute lotura, eta prozesuak birpentsatzea, egungo ereduak kolokan jartzea eta jasangarriagoak diren kontsumitzeko erak bilatzea dute xede.

Elikadura erronka gisa aurkezten da, elikagaiak aukeratzeko orduan publizitateak eta komunikabideek eta interes ekonomikoek agintzen baitute. Munduko populazioaren zati bat elikagai faltak kaltetzen duen bitartean, beste toki batzuetan elikagaien industriak gainelikadurara eta osasun arazoetara garamatza. Artea bitartekari da egoera horretan, aztura-egokien bilaketa eta desinformazioa eta egungo gizarteak berezko duen erritmo azeleratua aurrez aurre jartzen baititu.

‘Ogia eta zirkua’ erakusketaren izenburua, Juvenal poeta erromatarraren ‘Satira X’ lanetik dator. Poema horretan, herriari janari merkea eta entretenimendua eskaintzeko praktika politikoa aipatzen du, hura kontrolatzeko eta isilarazteko estrategia gisa. Praktika hori gaur egun arte iritsi da, ikuskizunaren-gizarteak eta komunikabideek errealitatearen pertzepzioa aldatzen baitute eta horretan eragina dute elikaduraren esparruko enpresa handiek ere.

Erakusketa hainbat instalazio, eskultura, bideo eta argazkik osatzen dute. Horietan, hainbat ikuspuntutik aztertzen da elikadurari arazo gisa honako gai hauetan banatuta: elikadura eta osasuna; elikadura eta edertasun kanonak; gustuaren estetika; elikagaien industriaren gehiegikeriak; publizitatearen, komunikabideen eta elikagaien arteko lotura, eta egungo ereduaren jasangarritasuna.

ARTISTAK ETA OBRAK
– Rosalía Banet. ‘El banquete quemado’ (Oturuntza errea) eta ‘MUK-BANG’
– Saelia Aparicio. ‘Anatomy of pleasure’ (Plazeraren anatomia)
– Santiago Morilla. Prototipo de bicimáquinahuerta de interior #1 (Barne-baratzerako ziklo-makinaren prototipoa #1)
– Antoni Miralda. ‘Power Food (2 mahai eta 12 aulki)’
– Asunción Molinos Gordo. ‘Dumping’
– Ángel Marcos. ‘La mar negra’ (Itsaso beltza). Instalazioa
– Marta Fernández Calvo. ‘Correspondencia’ (Gutun trukea)
– Carles Tarrassó Oliver. ‘Espacio visceral’ (Errai-espazioa)
– Luna Bengoechea. ‘Carica Papaya’, ‘Zea mays’, ‘Cucumis sativus’ y ‘Solanum Lycopersicum’
– Greta Alfaro. ‘Fornacalia’ (Labea) y ‘In Ictu Oculi’
– Basurama. ‘Chainwork’ (Kate-lana)
– Estíbaliz Sádaba. ‘A mi manera’ (Nire erara)
– Tania Blanco. Dégustation UNLID (UNLID dastaketa)
– Peter Foldes (zuzendaria) eta René Jodoin (ekoizlea). ‘Hunger’ (Gosea) (National Film Board of Canadak utzia)
– Winkler + Noah. ‘Beyond the Body’ (Gorputzaz haraindi)

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara