Erakusketa

PEDRO PEGENAUTE

2021/10/08 - 2021/11/21
Astelehenetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara

Kondestablearen jauregian ikusgai izanen dira azaroaren 21era bitarte bere argazkiak, arkitektoengan piztu dituzten hausnarketekin batera. “2020, Iruña etxean”, COVID-19aren ostean arkitekturari buruz pentsatzera gonbit egiten duen Pedro Pegenaute argazkilariaren begirada artistikoa. Erakusketa inprimatutako 97 argazkik osatzen dute, 51 hausnarketaz, ikus-entzunezko materialaz, katalogo batez eta “Fragmentos de una vida” (15 min) film laburraz lagunduta.

“2020, Iruña etxean” proiektua “Innovacultural 2020” programaren barruan dago, eta Nafarroako Kutxa fundazioaren, La Caixa fundazioaren, EHAEO Nafarroako ordezkaritzaren eta Iruñeko Udalaren laguntza izan du. Etxe habitatua, jenderik gabeko hiria… Azken finean, arkitektura, pandemiaren protagonistetako bat bezala. Hori izan zen argazkien jatorria. Ondoren, hainbat arkitekto eta profesionalekin harremanetan jarri zen, zeinek egungo egoerari buruzko hausnarketa bat egitea onartu baitzuten, argazkilariaren irudietan oinarrituta.

“Gu gabeko mundu baten ikuspegia dela-eta hunkitzen duen bakardadea” (Patxi Mangado); “Une batean arkitekturak balioa hartzen du, ez bakarrik denagatik, baita bere eraldaketa-ahalmenagatik ere. Eta kasu horretan, zalantzarik gabe, aukera horretatik aurrera, gure burua hobetzeko tresna izaten jarraitu behar du” (Carlos Pereda / Oscar Pérez). Horiek dira COVID-19aren ondoriozko konfinamenduan Pedro Pegenaute argazkilariak egindako argazkiek arkitekto-talde batengan piztu dituzten hausnarketetako batzuk.

Pegenauteren helburua da ikuslea gaur egungo bizimoduaren inguruko hausnarketa bat egitera gonbidatzea, Iruñeari, bertako jendeari eta pandemiaren biktima guztiei omenaldia egiteaz gain. Egileak, konfinamenduan, pandemiak Iruñean izan zituen ondorioak irudien bidez erregistratzeko beharra sentitu nuen. Hasieran, bere etxea espazio pribatu gisa erretratatu zuen, eta, gero, espazio publiko eta eraikinetara zuzendu zuen begirada; azkenik, bere helburua uneko anormaltasunean ohikoak diren beste eszena batzuetara zabaldu zuen.

“Fragmentos de una vida”
Irudi- eta testu-erakusketarekin batera, 15 minutuko ikus-entzunezko bat dago, konfinamenduaren lehen egunetan filmatzen hasi zena. Irudiek tokiko konfinamenduaz hitz egiten dute, ustekabeko konfinamendu globalaz.
Filmaren edizioa eta postprodukzioa Nafarroako Natxo Leuza zinemagileak egin du, zinema munduan hamarkada bateko ibilbidea duen profesionalak, eta iaz Enrique Villareal “El Drogas” luzemetrai dokumentala egin eta zuzendu zuenak. Leuzarekin batera, Pegenauteren ideia islatzeko honako profesional hauek parte hartu dute: Fermín Urdánoz diseinatzaile grafikoa eta Daniel Ciaurriz zinemako soinu-teknikaria.
‘Fragmentos de una vida’ bost saiotan proiektatuko da, eta egilea bertan izanen da. Urriaren 18an eta 26an izanen dira; eta azaroaren 5ean, 12an eta 17an, 19:30ean, Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoan. Emanaldietarako sarrera librea izanen da, leku guztiak bete arte.

Egilea
Pedro Pegenaute (Iruña, 1977) argazkilari profesionala da, 2005etik arkitekturan espezializatua, urte hartan bertan behera utzi baitzuen bere ibilbidea arkitekto tekniko gisa argazkigintzan bakarrik aritzeko. Orduz geroztik nazioko zein nazioarteko ospe handiko arkitektoekin eta argitaletxeekin lan egin du. Hainbat sari jaso ditu argazki lehiaketetan, non bere begirada berezia saritzen baitute.
Bere obra bakarkako erakusketetan ikusgai egon da 2003az geroztik, orduan hasi baitziren bere lana erosten partikularrak zein bilduma pribatuak, eta, aldi berean, barneko espazioetarako tamaina handiko horma-irudiak egiteko enkargu ugari jaso zituen. Azken urteotan, ‘arkitekturaren gizatasunari’ buruzko hausnarketak eta ikusizkoaren adierazpenaren forma berriek ikus-entzunezkoen arloan ere entseatzera eraman dute, bideoak sortuz, betiere argazkilari gisa duen esentziari eutsiz.

BIDEOA IKUSI

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara