Erakusketa

NEKAZARITZA PROIEKTUA PERUN

2023/12/11 - 2023/12/22
Astelehenetik ostiralera, 14: 00etatik 20: 00etara.

Sanduzelaiko Liburutegi Publikoa. Abenduaren 11tik 22ra. Erakusketa: Peruko nekazaritza proiektua.

RODE FUNDAZIOAK antolatutako erakusketa. Iruñeko fundazioak ia 40 urte daramatza pertsona ahulei laguntzeko zubiak eraikitzen, haien bizi-kalitatea hobetzeko. www.fundaciónrode.org
“Proyecto Agrícola en Perú-Nekazaritza Proiektua Perun” erakusketak Nafarroako Gobernuak finantzatutako programaren 20 argazki biltzen ditu. Programa Perun garatu da azken hiru urteetan, eta “Muñapucroko biztanleen bizi-baldintzak hobetzea” du izena. Programak jarduera hauetako batzuk jasotzen ditu:

• Herri-uren iturriak babesten dituzten jarduera hidrikoak.
• Ur-ereintza eta -uzta, baliabide hidrikoak aprobetxatzeko qochak eraikiz.
• Teknikarien ekipamendua.
• Sentsibilizazioa ikastetxeetan.
• Ingurumenaren kudeaketa integratuan trebatzea.
• Elikagaien segurtasunerako herri-plana.
• Elikadura osasungarriko praktiketan trebatzea.
• Onuradunak elikagaien higieneari buruz sentsibilizatzea.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara