Erakusketa

ROBERTA DE NICOLA

2021/11/05 - 2021/12/19
Asteartetik larunbatera: 11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30. Igande eta jaiegunetan:11:30 – 13:30.

Roberta de Nicola sortzaile italiarraren MOODS erakusketa abenduaren 19ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Azken urteetan Italian, Suitzan eta Espainian egindako zuri-beltzeko 41 argazkik osatzen dute erakusketa. Argazkilariaren lana azpian dagoenari buruzko hausnarketa bat da, azterketa kontzeptual, non, argia erabiliz, artifiziorik gabeko naturara eta gizakiak sortutako objektuetara hurbiltzen baita, guztiak ere bizidunaren eta bizigabearen artean zintzilik. De Nicolak ikuslea interpelatzen du inguruan duen edertasuna eta iradokitzen diren aldarteak berraurkitu ditzan,

Roberta de Nicola (Italia, 1986) Kultura Ondarearen Zientzietan lizentziatua da Parmako Unibertsitatean eta Artearen Historian graduatua Bolognako Unibertsitatean. 2014 eta 2016 artean, hainbat praktika egin zituen Espainiako Arte Garaikideko zenbait Zentrotan, hala nola Uharteko Arte Garaikideko Museoan, Castellón de la Planako Espai d ‘Art Contemporáneoan eta Malagako Arte Garaikideko Zentroan. Argazkilari analogikoa eta digital autodidakta 2019ra arte, urte horretan sortu baitzen Palma Mallorcakoako CEF Ikus-Entzunezko Arteen Eskola, gaur egun argazkilaritza komertzialeko profesionala da.

Palma Mallorcakoan bizi den artista Italian, Perun, Espainian eta Suitzan bizi eta bidaiatu izan du. Bere ibilbidean zehar, haurrendako arte-lantegiak diseinatu eta garatu ditu, eta hainbat proiektu artistikoetan parte hartu du; nabarmentzekoak dira BEERLOWSKY erakusketa kolektiboa, Valentziako Carmen auzoan (2016); Kanaria Handiko FotoEventi Groupen parte hartu izana (2017), eta Diaphanes kolektiboarekin egindako lana expo IncArt 2020/Estudio 16 Palma 2019 delakoan.

Iaz Roberta de Nicola Palmak Mallorcakoako Castellitx Argazkilaritza Saria jaso zuen.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara