Erakusketa

SILVIA SÁNCHEZ

2024/02/16 - 2024/03/31
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.

ZIUDADELAKO LABEA ARETOA. 2024KO OTSAILAREN 16TIK MARTXOAREN 31RA. SILVIA SANCHEZ. INPERFEKZIOTIK IZANDAKO BILAKAERA: Arte tradizionalak jauzi egiten du errealitate birtualera.

Akuarelak eta marrazkiak dira, murgilketa birtualeko errealitatearekin uztartuta, Ziudadelako Labean ikusgai dagoen Silvia Sánchez artistaren erakusketako osagaiak. Inperfekziotik eboluzionatzen: arte tradizionalak errealitate birtualera jauzi egiten du erakusketaren xedea da teknologiari esker modernitateari keinu bat egitea, baina tradiziotik abiatuta.

Erakusketan daude, alde batetik, animazio digitala egiteko inspirazio iturri izan diren zazpi lan fisikoetatik bost, eta beste aldetik, 360 graduko 3D animazio bat. Animazio horrek murgiltze-esperientzia bat eskaintzen du errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez, artea, teknologia, musika eta emozioak bilduta. Artistarendako, bai arte tradizionala, bai digitala, biak dira baliozkoak, eta elkarrekin bizi eta elkar aberasten dute, bere obraren mezua egokiago transmititu ahal izateko, hizkuntza publiko bakoitzari egokituta. Aretoan bertan jasotzen den solasaldi horrek aukera ematen dio artistari bere lan originala eta digitala erakusteko, eta ikusleari dagoeneko hemen bertan dagoen etorkizuneko munduari buruzko iritzia sortzeko.

Horrela, Sánchezek ikusle guztiengana iritsi nahi du, baita arte tradizionalaren moduekin kamusatuta dagoen gazte natibo digitalengana ere. Horretarako, bere arte-lanak digital bihurtu ditu, bera eta bere emozioak irudiztatu ditu emakumeen irudien bidez, hainbat testuinguru eta itxuratan.

Sormen-lan horien xedea da errealitatearen interpretazio polit bat egitea, inperfekzioaren eta asimetriaren bidez, berak definitzen duen gisa. Errealitatearen interpretazio hori emakume inperfektuen bidez egiten du, melankonia ukitu bat duten baina esperantza eta indarra darien emakumeen bidez. Marra bakoitzean eta kolorearen hautaketa bakoitzean, Sánchezek arreta deitu nahi du inperfekzioan dagoen edertasunaz, gauza txikien edertasunaz eta eboluzionatzeko indarra aurkitzeaz, hauskortasunetatik indarguneetara bidean. Horretarako, sinpletasun figuratiboan oinarritzen da, ia surreala den sinbolismoz betetako sinpletasunean. 

Zuzenbidetik marrazketara jauzi
Silvia Sánchezek (Bilbo, 1970) 2006an eman zuen mundu artistikora jauzia, zuzenbidearen mundua uztea erabaki eta Bartzelonara bizitzera joanda biziki maite zuen horretan lan egitea erabaki zuenean. Orduz geroztik Espainian, Suitzan, Herbeheretan, Italian, Mexikon eta Arabiar Emirerri Batuetan egin ditu erakusketak. Berez, batzuetan, erakusketa horiek bat datoz leku horietan bizitzen egon den aldiekin.

Bizipen horiek, egonaldi horiek, kultura horiek hurbiletik ezagutzeko parada eman zioten eta norberaren eta besteen giza-emozioen ikusle anonimo bihurtu. Horrek guztiak bere obra betetzen du, eta bere alderdien aniztasun eta konplexutasun aberatsa islatzen du bere emozio eta bizipen pertsonalak islatzen dituen ibilgailua da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara