Erakusketa

BEGIRADA BAT UKRAINARI

2023/03/01 - 2023/03/31
Astelehenetik larunbatera, 9:00-14:00 / 17:00-21:00. Jaiegunetan itxita. Igandeetan irekia, programazioaren arabera.

ITURRAMAKO CIVIVOXA. MARTXOAREN 31 ARTE. ARGAZKI ERAKUSKETA: BEGIRADA BAT UKRAINARI.

‘Begirada bat Ukrainari’ erakusketa Iturramako Civivoxean ikusgai egonen da martxoaren 31ra arte. Bertan Nafarroako Erizainen Fundazioko (FEN) boluntarioek gerra garaian egindako hogeita hamar bat argazki egonen dira ikusgai; egileen artean ere irudiaren profesionalak daude, esaterako, Fermín García Erviti eta Iván Benítez.

Nafarroako Erizainen Fundazioak laguntza humanitarioko lanetan laguntzen ditu tokian bertan, eta, une honetan, ‘Nash dim/ Gure etxea’ proiektuaren bidez, Kernytsyan (Leópolisetik gertu) Udal-eraikin zahar bat birgaitzeko lan egiten du, eremu okupatuetatik lekuz aldarazitako ehun emakume eta adingabe ingururi ostatu emateko. Espazio horretan inguruko haurrendako futbol-kanpaldi bat ere eginen da. Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik eta gatazka armatua hasi zenetik urtebete igaro denean, Iruñeko Udalak erakusketa hau programatu nahi izan du. Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Leticia San Martín Rodríguez Nafarroako Erizainen Fundazioko eta elkargo profesionaleko lehendakariodeak inauguratuta.

Udalak antolatzen duen bigarren erakusketa da, ‘Gerrako artistak’ izenburupean Kondestablearen jauregian egindakoaren ondoren. Erakusketa hura 44 artelanek eta Ukrainako haurrek pintatutako gerra-kaskoek osatzen zuten, eta horien salmenta Nafarroako Erizainen Fundazioaren proiektura bideratuta zegoen. Baterako ekimenen artean nabarmentzekoa da, halaber, Udaltzaingoko agenteak borondatez sartu izana herrialde horretako hainbat misiotan.

Nafarroako Erizainen Fundazioa Nafarroako Erizainen Elkargoaren barruan dago, eta 2022ko martxoaz geroztik, Errusiak Ukraina inbaditu eta gutxira, Ukrainari laguntzeko hainbat ekintza egin ditu. Nafarroako Eritzainen Fundazioko boluntarioen inplikazioa hainbat profesional Foru Komunitateak emandako materiala egoera onean zegoela egiaztatzeko bertaratu zirenean hasi zen. Ospitale-militarrak bisitatu eta premia larrienak zein ziren ezagutu ondoren, bitartekaritza lanak egin zituzten Nafarroak Ukrainatik bideratutako patologia konplikatuak zituzten zaurituak jaso zitzan. Orain arte, Fundazioak lau bidaia egin ditu Ukrainara.

Baina, gainera, guztira 120 tonaz kargatutako bost kamioi bidali dira, handik zuzenean eskatutako produktuekin, besteak beste, ospitaleek eskatutako osasun materiala, oheak eta altzariak, higiene produktuak, poteratutako janaria, jostailuak eta behar-beharrezko produktuak, hala nola neguko arropa, edredoiak, burkoak, etab.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara