Erakusketa

V.R.U.S-REN MUNDUETARAKO BIDAIA – AFRIKA BEHAR BEHARREZKOA

2023/11/08 - 2024/01/21
Asteartetik larunbatera: 11.30 – 13.30 eta 18.00 – 20.30. Igandeak: 11.30 – 13.30.
WEBGUNERAKO ESTEKA

ZIUDADELAKO MISTOEN ERAIKINA. 2023ko azaroaren 8tik 2024ko urtarrilaren 21era. V.R.U.S.REN (Gizarte Onurako Ikuspegi Iraultzailea) MUNDUETARAKO BIDAIA.

Erakusketak 88 artelan ditu eta ibilbide piktoriko bat osatzen du, boligrafoz, arkatzez, teknika mistoz, akuarelaz, tinta txinatarrez, akrilikoz eta olioz egindako konposizioen bidez, hainbat neurri, gainazal eta euskarritan. Artistak Interpretazio Interaktiboko lan batzuetan publikoaren parte-hartzea ahalbidetu nahi du. Bere artea Gizarte Onurako Ikuspegi Iraultzaile gisa katalogatzen du. Pertsonala da eta izaera komunitarioa du.

Komisariotza: Justo Alionedine

Justo Aliounedine Pouye Nguema da Interpretazio Interaktiboaren Artea literatura-lanaren egilea. Arte-adierazpen hori, funtsezkoa da arte-estilo berri baten korrontea eratzeko, plastikoen elkarreraginaren mugimenduaren bidez egina. Artista honen lan orokorra nazioarteko arte-kritikari ugarik deskribatu dute modu eta forma askotan, eta logikoa da baieztatzea deskribapen bakoitzak artistaren estilo autodidaktaren oinarrizko alderdiren bat aitortzen duela.

Erakusketarako, laurogeita zortzi piezako multzoa dakarkigu, bere artelan guztien artean hautatuak. Bere arte-ekoizpenak mila eta seiehun lan baino gehiago ditu gaur egun. Horietatik, laurehun inguru «Interpretazio Interaktiboaren Artea» izeneko liburuan ageri dira. África Imprescindible en el Viaje a los Mundos de V.R.U.S. (Ezinbesteko Afrika V.R.U.S.ren Munduetarako Bidaian) erakusketak manifestu artistikoa argitaratu aurretik sortutako obra original batzuk ekartzen dizkigu, 2006tik 2018ra bitartekoak, eta horietako batzuk liburuan agertzen dira.


Bilduma moduan aurkezten dizkigu, halaber, ondorengo sorkuntzak, 2018tik gaur egunera bitartekoak. Erakusketa ibilbide piktoriko luze eta zabal bat da, boligrafoz, arkatzez, teknika mistoz, akuarelez, tinta txinatarrez, akrilikoz eta olio-kolorez egindako konposizioekin egina, hainbat tamaina, azalera eta euskarritan. Interes handia dago Interpretazio Interaktiboko artelan batzuekin publikoaren parte-hartzea ahalbidetzeko. (Visión Revolucionada de Utilidad Social) V.R.U.S.ren munduetarako bidaia XXI. mendeko herri afroen pentsamenduari buruzko kontakizun pertsonalizatua da, mendebaldeko gizartearekiko eta gure herrien gainean mantentzen diren botere-harremanekiko iritzi kritikoa duena. Zentzu horretan, unibertso atsekabetua dugu aurrean, egungo ingeniaritza sozialaren aurkikuntzak isilarazteko edozein modutatik ihes egin nahi eta bidaiak eragindako kontraesanei buruz hitz egiten du. Maiz, ez da bidai desiratua, pertsona errealitate gordin eta biziotsu batekin aurrez aurre jartzen baitu, misterio faltsuz betea, alferrikako zitalkeriaz josia, gaiztakeria atsegingarrirako eta justifikatu gabeko krimen akademikoetarako hezitua.


Oparotasunaren eta prekarietatearen arteko borrokez ere hitz egiten du erakusketak, bai eta komunitate afroen barne-borrokaz eta borroka historikoaz ere. Era berean, autoreak barneratutako gatazkez, identitate-kontraesanez eta existentzia honen efemerideek duten izaeraren baldintzei buruz ere mintzatzen da.
Erakusketa hau bidaia baten amaiera da eta helburua gozatzea da. Obra bakoitzean merezitako lekua eta familia edo pertsona aurkitzen da, eta, gainditu ahal izango da artelanak berak aurrez ezarritako egoera bat, une bakoitzean ikusleari gogoraraziz norberak gure errealitateak mantentzeko eta zabaltzeko duen garrantzia. Artistaren obran interesa duenak egilearengana jo dezake, komisarioa, bere webgunearen bitartez: www.vrus.es

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara