
SARA AZURZA
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA.
- 20:00
Kondestable Civivoxa, 2022-10-02, 19:30 – 20:45
Erotismoa, heriotza, bakardadea eta gisako kontzeptuak jorratzen dituzte Natalia Labourdettek eta Victoria Guerrerok interpretatuko duten egitarau interesgarrian sarturiko piezek. Errezitaldiak ibilbide kontzeptual bat proposatzen du, hizkuntza hartan edo honetan mintzo diren estilo honetako edo hartako konpositoreen piezen bidez.
Adierazkortasun bero eta kantu-teknika dotorearen jabe, Natalia Labourdette urrats sendoak ematen ari da ibilbide musikal interesgarria ontzeko. Erakutsi du zabala dela erregistroetan eta gaitasuna duela askotariko egileak interpretatzeko. Haren ondoan, Victoria Guerrero piano-jotzaile bikaina arituko da, bereziki liederista gisa nabarmentzen ari dena eta sopranoari akonpainamendu zehatza eskaintzen diona.
19:30 Kondestable civivoxako areto nagusian
Publiko orokorra
Doan, aurre izena emanda?