
PLEKTRO MUSIKAREN XXV. JAIALDIA. IPARRALDETIK
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 20:45
Apirilak 3, igandea. 20:00. San Antonio eliza (Aita kaputxinoak).
ABESBATZENDAKO ERLIJIO MUSIKAKO MENDE BAT
Duela 100 urte, 1922ko ekainean, Frantziak Gabriel Fauré konpositore frantsesari omenaldia egin zion. Wagnerren Erromantizismo izugarriaren bukaeraren eta XX. mende berri eta zorabiagarri baten artean saiatzen dira tokia aurkitzen konpositoreak, Fauré esaterako, zeinak historiak kokatu baititu bi musika-estetika hain erabatekoren artean.
Egileak bere hitzekin hitz egiten digu ‘sen onaren bilaketaz, hau da, pentsamenduaren argitasun, formaren araztasun eta neurritasunerako zaletasunaz’’.
Hau da programa honen abiapuntua. Gure bidaiaren hasiera azken 100 urteotako erlijio-musikan barna.
Gure egileen jatorria askotarikoa da. Webber eta Jenkins britaniarrak; Purifoy, Forrest eta Gilkyson estatu batuarrak; Grau venezuelarra. Gure herrialdean jada, Villa eta Miserachs katalanak; etxera hurbilduz, Sarasola, Ibáñez eta Azurza, Euskadikoak; eta Múgica eta Martínez konpositore nafarrak.
Ezinezkoa da mende honetan hedatu eta edozein eskema hausten duten amaigabeko korronte eta estilo musikalen katalogazio sistematikoa egitea. Hautatu ditugun obrak hainbat konposizioren zertzelada dira, eta, hain zuzen, denek partekatzen dute Faurék bere musika argiztatzeko erabilitako argitasuna, oreka eta lasaitasuna. Konpositoreak utzitako argia –haien musika-sorkuntza argiztatzea behar zuten horiendako–, eta gaur kontzertu honetan gozatuko dugun hori.
Errepertorio honetan pianoa eta abesbatza, biak ala biak dira protagonista. Soinu-unibertso hau sortzeko Juan Marcos Cano piano-jotzailearen lan aparta dugu beste behin.
100 urteko erlijio-musika Barañain Abesbatzaren eskutik, betiere abiapuntu hartuta Iruñeko ikusleekin duen erantzukizun, jardun on, eta lotura.
PROGRAMA
Sonetoa …………………………………………………………………………… Juan Carlos Múgica (1958)
Pater Noster ……………………………………………………………………………….. Alberto Grau (1937)
Sanctus – Benedictus ……………………………………………………. Josep Vila i Casañas (1966)
In Paradisum – Requiem …………………………………………….. Gabriel Fauré (1845 – 1924)
Bakarlaria: Cecilia Ciriza
Crux Fidelis ……………………………………………………………………… Valentino Miserachs (1943)
Pie Jesu ……………………………………………………………………….. Andrew Lloyd Webber (1948)
Bakarlariak: Cecilia eta Beatriz Ciriza
Ave María ………………………………………………………………. Francisco Ibáñez Irribarria (1951)
Pater Noster …………………………………………………………………………….. Xabier Sarasola (1960)
Ave Virgo Sanctisima …………………………………………………………………. David Azurza (1968)
Pater Noster ……………………………………………………………………. Jesús Martínez Osés (1966)
Requiem ………………………………………………………………………………………. Eliza Gilkyson (1950)
Requiem ………………………………………………………………………………………… John Purifoy (1952)
Ave Verum ……………………………………………………………………………………… Karl Jenkins (1944)
Vanitas vanitatum …………………………………………………………………………. Dan Forrest (1978)
Kyrie …………………………………………………………………………..………… Bob Chilcott (1955)