Kontzertua

2022ko ERLIJO-MUSIKAKO JAIALDIA. SINFONIETTA DE PAMPLONA/IRUÑEKO SINFONIETTA

BALUARTE
2022/04/12
20:00

Apirilak 12, asteartea. 20:00. Baluarte Auditoriuma


2022ko ERLIJO-MUSIKAKO JAIALDIA. LACRIMAE RERUM.

Sunt lacrimae rerum et mentem mortalia tangent”’ Virgilio erromatar poetaren Eneidako I. Liburutik dator, eta honela itzul daiteke: “Malkoak daude gauzen bihotzetan”. Esaldi hori “anima mundo”, hau da, “munduaren arima” milurteko kontzeptuari hurbiltzen zaio, malenkonia poetikoaren zentzu bat bizitzari aurre egiteko erantzun emozional nagusi gisa. Baditu maitasuna eta galera, bizitza eta heriotza, gurutziltzaketa eta pizkundea. Tristura handiko malkoak eta poztasun handiko malkoak.

PROGRAMA

L. Boccherini – Sinfonia, 12. op, 4. zk. – La casa del diavolo

I.Andante sostenuto. Alegro assai

II.Andantino con molto

III.Andante sostenuto. Alegro con molto.

J. Offenbach – Les larmes de Jacqueline – Jacquelinen malkoak
        Biolontxelo bakarlaria: Misael Lacasta


J. Haydn – 44. sinfonia “Trauer ” (“Lutoan”)

I.Alegro con brio

II.Menuetto – Allegretto y Trio

III.Adagio

IV.Finale. Prestoa

PROGRAMARI BURUZKO OHARRAK

Garai klasikoaren barruan, Luigi Boccherini betiko ahaztua da, nahiz eta Joseph Haydn bezalako musikari handiek oso aintzat hartu eta ganbera-musikaren garapenean egin zuen ekarpen berezia aitortu.
Boccherini 1743an jaio eta biolontxelo-jotzaile trebe gisa ospetsu egin zen oraindik ere haurra zela; estreinaldia 13 urterekin egin zuen. 1768an Parisera jo zuen, eta Espainiako gortearen zerbitzura sartzeko gonbitea jaso zuen, Don Luis Infantearen ganbera-musikari gisa. Madrilen bizi zela lan sortzailearekin jarraitu zuen, bere lanik entzutetsuenetako batzuk inprentari emanez.
Konpositorea bizirik zela Europako hiriburu askotan jo eta argitaratu ziren bere lanak, baina nagusiki Parisen eta Vienan. Bere ganbera-musika, bereziki, oso txalotua izan zen.
27 sinfonietatik 4 soilik daude tonu minorrean. “La casa del diavolo”, re minorreko 6. Sinfoniak ez du entzulea limurtu edo kontsolatu nahi. Musika zakarra da, klima adierazkor eta oinazetsuekin. Azken mugimenduak, lehen mugimendukoaren berdin-berdina den Adagio batek sartuak, ematen dio lanari ezizena, eta Glucken Don Juan baletetik ateratako Danse des Furies sonatuaren garapena da.

Jacques Offenbachek “Les Larmes de Jacqueline” (“Jacquelineren malkoak”) konposatu zuen 1846an, “Les Harmonies des Bois” (76. op.) izeneko hiru piezako multzo bateko bigarren pieza gisa. Garai horretan, Offenbachek Europa osoan bidaiatzen zuen biolontxelo-jotzaile birtuoso gisa, bere musika joaz maiz.
Konposatzailearen laguna zen Harsène Houssaye poeta eta antzerki-zuzendari frantsesaren ipuin bati egiten dio erreferentzia lanak, eta Frantziako kantu herrikoien tradiziotik hartzen du inspirazioa: zorigaiztoko maitasun bat naturaren deskribapen erromantiko batean islatua.
“Les harmonies des bois” ez da asko ezagutzen edo jotzen, aldiz, bere azken piezaren sona nabarmena da: “Les Larmes de Jacqueline”, Offenbachek sortutako doinu ederrenetariko bat.

Joseph Haydnek 1770 edo 1771an idatzi zuen 44. Sinfonia, “Sturm und Drang” (ekaitza eta kemena) izeneko musika klasikoaren garaian. Mugimendua Jean Jaques Rousseau ilustratu garrantzitsu eta polemikoaren filosofiatik abiatuta sortuzen, tentsioa eta hunkiberatasuna aztertuz adierazkortasuna askatasun maila handiagora igotzea bilatzen baitzuten. Haydnek, beti bezain esperimentatzaile, zehaztasunez harrapatu zuen bere 44. Sinfonia honetan egin zuen lehen saiakera sinfonikoan.
Esterhazy errege familiaren Kapellmeister gisa egin zuen lan 1766tik, eta garai honetako tonalitate minorreko bi sinfoniak, 49.a, “La Passsione”, eta 44.a, “Trauer”, bereziki adierazkorrak, dramatikoak eta ezberdinak dira.
Guztiz ederra da Adagioa, Sinfoniak “Trauer” (lutua) ezizena jasotzeko beste. Itxura batean, ordea, ez da tristura irudikatzen duelako (beste mugimenduak baino gogoetatsu eta atseginagoa baita), baizik eta Haydnek bere hiletan jotzea eskatu zuela dioen istorioagatik. Doinua biolin isilduekin jotzen da, baina ez da inola ere hileta-doinua. Musika leun eta dotorea da, beharbada heriotzari buruz Haydnek zituen erlijio-ikuspuntu katoliko sakonak islatzen dituena.
Finalea Haydnen bikainenetako bat da, indar urduriz gainezka eta ‘ekaitza eta kemenaren’ pertsonifikazioa izateaz gain, aurreko adagioarekiko erabateko kontrastea da.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara