
PLEKTRO MUSIKAREN XXV. JAIALDIA. IPARRALDETIK
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:30 - 20:45
Apirilak 9, larunbata. 20:00h. Aita Karmeldarren eliza
2022ko ERLIJO-MUSIKAKO JAIALDIA. LAMENTATION-CONSOLATION.
Nordic Voices sei ahotsetako a capella ahots-taldea da, Oslokoa (Norvegia). 1996an eratu zenetik genero horretako munduko ahots-talderik onenetakoaren fama eta aitormena lortzen joan dira. Nordic Voiceseko kideak Osloko Norwegian Academy of Music edo the Opera Academyn graduatuta daude. Taldeak eskarmentu handia du operan, konposizioan, erlijio-musikan eta zuzendaritzan. Erdi Aroko musikatik hasi eta musika garaikidera arteko errepertorioa abesten dute, eta musika-adierazpenaren sorta zabala arakatzen dute, hala kantu laua nola enkarguz konposatzen dizkieten lanen estreinaldiak. Nordic Voicesek 4 disko grabatu ditu, azkena Chandos diskoetxe britainiarrarendako grabatutakoa, “Lamentations” izenekoa. Aurreko bi grabaketek, “Reges Terrae” (Chandos 2007) eta “Djånki-Don” (Aurora 2008), biek ala biek, Norvegiako disko-industriaren Spelleman sarietarako izendapen bat jaso zuten. 2008an Fartein Valen saria jaso zuen Nordic Voicesek, Norvegiako musika garaikideari egindako ekarpenagatik. Sortu zenetik, Nordic Voicesek kontzertuak eman ditu Europa guztian, Estatu Batuetan eta Txinan.
Larunbateko kontzertua David Bratliek konposatutako Excpectans Expectavi lanaren estreinaldi mundiala izanen da.
Obra 2018an konposatu zuen, baina bidean gurutzatuz joan diren hainbat arrazoi direla medio, pandemia kasu, Nordic Voices taldeak ezin izan du hura estreinatu apirilaren 9ko (larunbata) kontzertura arte.
David Bratlie bera Iruñeraino etorriko da, eta kontzertuan egonen da, non bere lanaren estreinaldi mundiala entzuten ahalko baitu.
David Bratlie 1972an jaio zen, eta Norvegiako konpositore ospetsuenetako bat da gaur egun. Ganbera-talde, bakarlari eta orkestrentzat konposatu ohi du, baita musika elektroakustikoa ere.
LAMENTATION
2. Spring without voices (2016). Bjørn Bolstad Skjelbred (1970 – )
3. O Domine Jesu Christe. T. L. de Victoria
4. Lament II (2005). David Bratlie (1972)
5. Tenebræ factæ sunt. Don Carlo Gesualdo, Prícipe di Venosa (c.1561-1613)
CONSOLATION
2. Expectans Expectavi (2018). D. Bratlie
Estreinaldi mundiala
3. Congratulamini Mihi. T. L. de Victoria
4. Soy, soy liten gut Norwegian folktune. Frank Havrøy (1969 – )
5. Lasse Thoresen (1949 – ). Solbøn (2008)
NORDIC VOICES
Tone Elisabeth Braaten, sopranoa
Ingrid Hanken, sopranoa
Ebba Rydh, mezzosopranoa
Per Kristian Amundrǿd, tenorra
Frank Havrǿy, baritonoa
Rolf Magne Asser, baxua