Festak eta folklorea

BATASUNAREN PRIBILEGIOAREN 599. URTEURRENA

ALDE ZAHARREKO KALEAK
2022/09/08 - 2022/09/11

Iruñeko Udalak irailaren 2tik 11ra Batasunaren Pribilegioaren 599. urteurrena ospatuko du, gure hiria elkartu zuen gertaera gogora ekartze aldera. Programan badira musika eta arte ekitaldi batzuk Iruñean, Erdi Aroko azoka tradizionala Sarasate pasalekuan, eta bisita gidatuak Udaletxeko eraikinera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat, La Pamplonesa musika bandak eta Iruñeko Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du Gaztelu plazan, 20:00ean; Paulino Otamendi Orkestrak, eskainiko du beste, Kondestable civivoxean, irailaren 10a, larunbatean; eta azkenik, irailaren 11an, igandea, goizean, San Lorentzoko dantzariek alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira eta arratsaldean, Santa Ana plazan, euskarazko antzerki emanaldia izango da.

Mai Garde-i eta Oier Sanjurjo-i (kapitaina eta kapitaina C. A. Osasunako lehen emakumezko eta gizonezko taldeetako azken denboraldian.) ‘Iruñeko Zapia-Pañuelo de Pamplona’ saria emango zaio aurten, irailaren 8an, Udal Etxean. Sari honek hiriaren garapenean parte hartu duten pertsonak edo erakundeak aintzatetsi nahi ditu.

EKITALDIEN EGUTEGIA

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
Irteera Autobus Geltokitik. Irailaren 8a. 17:00
Ibilbidea: Bakearen Plaza, Yanguas y Miranda, García Ximénez, Tutera, Vinculo Plaza, Sarasate Pasealekua, Gaztelu Plaza, Chapitela, Mercaderes, Plaza Consistorial.

Udalbatzaren irteera: 17:45h. Ibilbidea : Udala, San Saturnino kalea, Mayor kalea, Eslava kalea, San Frantzisko plaza, Kontzeju plaza, Zapatería kalea, Calceteros kalea, Mercaderes kalea eta Curia kalea. – ERRESPONTSUA KATEDRALEAN 18:30 – 19:00 – Curia kalea, Mercaderes kalea, Udaletxea (HIRIAREN OHOREZKO DANTZAK). Erretira: Konde Oliveto eta Bakearen Plaza, autobus geltokia.

Katedraleko musika kapera. Lore-eskaintza eta Errespontsua Karlos III.aren mausoleoaren aurrean
Iruñeko Santa Maria katedralean, ​​irailaren 8an, 18:30ean

Kontzertua. Paulino Otamendi Ganbera Orkestra.
Condestable Jauregia, irailaren 10ean, 12:00etan.

San Lorenzoko Dantzarien emanaldia
Alde Zaharreko kaleetan. Irailaren 11n, 12:00etan

Antzerki emanaldia euskaraz.
Sancho El Fuerte edo Miramamolineko esmeralda. Jostakin konpainia (Makea, Frantzia)
Santa Ana plaza, irailaren 11n, 18:00etan
Egilea: Antton Luku. Eszena zuzendaria: Peio Berterretxe.

Itzuli edukiaren hasierara