Kontzertua

RUPER ORDORIKA BALUARTEN

2021/12/12
19:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA
www.baluarte.com eta auditorioaren leihatila

Baluarteko Ganbera Aretoak Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua hartuko du heldu den astean, abenduaren 12an igandearekin, arratsaldeko 19:00etan. Oñatiko kantautoreak zuzenean aurkeztuko du bere diska berria, Amour eta Toujour. Album berezi honek osatuko du dagoeneko 20 diskatik gora heldu den bere ibilbidea. Aurkezpenerako bere Mugalaris taldearekin arituko da: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), eta horrez gainera Eduardo Lazaga (perkusioak) eta Nando de La Casa (perkusioak eta teklatuak). Sarrerak 15 eurotan www.baluarte.com web-orrian eta Baluarteko txarteldegian eskura daitezke.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara