Buscador
Festak eta folklorea
2022 ALDAPAKO SAN FERMIN FESTAK

Udalak hainbat jarduera programatu ditu asteburu honetan kalean, Aldapako San Fermin festen karietara. Dianak gaita-jotzaile eta txistulariekin eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejirak Alde Zaharreko kaleetan, La Pamplonesaren kontzertua Udaletxe plazan, santuaren prozesioa eta ezpata-dantza, Zamargileen zubitik abiatuta, Udalaren Dantza Taldearen eskutik, Udaletxe plazan. Irailaren 24an, larunbata, 09:00etatik 20:00etara, eta irailaren 25ean, igandea, 09:00etatik 14:00etara.
IRAILAK 24, LARUNBATA
09:00
Dianak Alde Zaharreko kaleetan barna
Udalaren gaita-jotzaileen ibilbidea: Udaletxe plaza, Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Eslava kalea, San Frantzisko plaza, Ansoleaga kalea eta Udaletxe plaza. Udal-txistularien ibilbidea: Udaletxe plaza, Calceteros, Pozo Blanco eta Comedias kaleak, Sarasate pasealekua, San Gregorio, San Migel, Zapatería eta Pozo Blanco kaleak eta Gazteluko plaza.
17:00 – 20:30
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
Ibilbidea: Bake plaza, Yanguas y Miranda kalea, Garcia Ximenez kalea, Orreaga etorbidea, Carlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza (Nuevo Casino arte), Espoz y Mina eta Ahumada Dukearen kalea, Estafeta, Telleria, San Agustin, Xabier eta Dormitaleria kaleak, San Jose plaza, Redin kalea, Zaldi Zuria, Barquilleros, Jauregiko Aldapako kalea, Aldapa eta Jauregiko Aldapako kaleak, Merkatuko kalea, San Domingo kalea, Udaletxe plaza, San Saturnino kalea, kale Nagusia (Ezpeleta jauregia).
19:00
La Pamplonesaren kontzertua
Udaletxe plaza, Jesús Garisoainen zuzendaritzapean.
Kontzertuko programa:
LA PALOMA – S. IRADIER
Arr: N. IWAI
LATIN CELEBRATION – Arr: J. TATGENHORST
MAMBO JAMBO – PÉREZ PRADO
Arr: N. IWAI
STING MEDLEY – STING
Arr: L. BOCCI
DEEP PURPLE MEDLEY – Arr: T. SAHASHI
¡VIVA EL MAERA! nº 2 (pasodoblea) – S. CERVANTES
MOCHOLÍ (martxa) – D. VELA
LAS PAMPLONAS (diana-abestia) – S. CERVANTES
PAMPLONA Y SUS PEÑAS (kalejira) – M. TURRILLAS
ALEGRÍA SANFERMINERA (bals-jota) – M. TURRILLAS
IRAILAK 25, IGANDEA
09:00
Dianak Alde Zaharreko kaleetan barna.
Udal-txistularien ibilbidea: Udaletxe plaza, Kale Berria, Aduanako zokoa, Kale Nagusia, Eslava kalea, San Frantzisko plaza, Ansoleaga kalea eta Udaletxe plaza. Udalaren gaita-jotzaileen ibilbidea: Udaletxe plaza, Calceteros, Pozo Blanco eta Comedias kaleak, Sarasate pasealekua, San Gregorio, San Migel, Zapateria eta Pozo Blanco kaleak eta Gazteluko plaza.
11:00
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa
Ibilbidea: Kale Nagusia, Eslava kalea, San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, kale Berria, Udaletxe plaza, San Domingo kalea, Merkatuko kalea, Jauregiko Aldapako kalea, Maiatzak Biaren kalea – ibilbidea santuaren prozesioarekin: Aldapako San Fermin eliza (Korazonistak), Maiatzaren Biaren kalea, Carmen kalea, Aldapa kalea, Zakatineko zokoa, Mañueta, Curia, Navarrería, Carmen eta Maiatzaren Biaren kaleak, eta elizara itzulera–, Carmen, Navarrería, Curia, Compañía, Merced, Telleria, Estafeta eta Ahumadako Dukearen kaleak, Carlos III.aren etorbidea, Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Alhondegi eta Tutera kaleak, Oliveto Kondearen etorbidea, Bake plaza eta autobus-geltokia..
11:30
Udalaren Dantza Taldea
Jarraigoa Arrotxapeko (Zamargileen) zubitik abiatuko da. Bertan bandera dantzatuko dute. Gero, kalejiran abiatuko dira San Domingo kaletik gora, Aldapako San Fermin plazaraino. Bertan, ezpata-dantzari txikiek dantza eginen dute Santuaren ohoretan. Jarraigoak prozesioa lagunduko du, eta, hori amaitutakoan, dantzariek arkua eginen diote San Fermini.
12:00
Aldapako San Ferminen prozesioa
La Pamplonesak, Udalaren Dantza Taldeak eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak lagunduta. Ibilbidea: Aldapako San Fermin eliza (Korazonistak), Maiatzaren Biaren kalea, Carmen eta Aldapa kaleak, Zakatineko zokoa, Mañueta, Curia, Navarrería, Carmen eta Maiatzaren Biaren kaleak, eta Aldapako San Fermin eliza, izen bereko plazan.
13:15
Ezpata-dantza Udaletxe plazan, Udalaren Dantza Taldearen eskutik
Jarraigoa Udaletxe plazara iritsiko da, eta bertan ezpata-dantza dantzatuko dute. Dantzarien osteak ezpata-sareta bat osatuko du, kapitainaren lepoaren inguruan (irudi horri lepogabetua deritzote). Behin sareta osatuta, kapitaina metro eta erdi goratuko dute, banderari Udaletxerantz begira eragiten dioten bitartean, agur gisara. Horien atzetik, ezpata-dantzari txikiek zortzikoa dantzatuko dute berriro, kapitaina lagun dutelarik, ezpata goratuei eragiten dieten bitartean. Dantza bukatzen da sareta desegiten denean.