
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
IRUÑEKO ANDRE MARIA KATEDRALA. Martxoaren 30ean, osteguna, 19:30ean. ERLIJIO MUSIKAKO JAIALDIA: ¿A DÓNDE TE ESCONDISTE AMADO?. KATEDRALEKO MUSIKA KAPERA. Zuzendaria: Ricardo Zoco, Katedraleko kapera maisua.
Kontzertuaren izenburua “¿A dónde te escondiste, Amado…?” da, Fontiverosko San Joan Gurutzekoaren –poesiaren – “La noche oscura” poematik hartua. Programak “No me mueve, mi Dios” testua barne hartzen du, besteak beste Gotarrendurako Teresa Jesusena mistikoari egozten zaiona, eta baita San Joan Gurutzekoari ere, biak ala biak santuak eta Ávilakoak. Beste pertsonaia bat ere ez dabil urrun izpirituan; T. L. de Victoria polifonista da, hau ere Avilakoa, artean sakona eta baliabideetan soila, jaiotzen ikusi zituzten Ávilako basamortu aszetikoak bezala.
N. Boulangerren ahots zurien eskutik prozesio-sarrera egin ondoren, M. Vallsen (1715) tokiko musika polikoralari emanen zaio lekukoa. “Hilen meza” hori, izpirituan hurbilago dago G. Fauréren eta M. Durufléeren Requiem ezagunetatik, H. Berlioz eta G. Verdiren meza hanpatuetatik baino.
Jarraian F. Gorriti bertako maisuaren Misererearen hautaketa bat dator (Katedraleko artxiboak horren kopia urdin bizi bat gordetzen du, non berariaz adierazten den “1984ko Ostiral Santuan abestu zen lehen aldiz”). Ondoren, XIX. mende amaieratik XXI. mendera bitarteko kanpoko zein tokiko artisten lan labur eta esanguratsu batzuk, denak Aste Santuko Zikloari lotuak.
Hilen musikan Barrokoko baxu jarraituek arpa eskatzen dute ezinbestean, are gehiago Iruñeko Katedralean, non XIX. mendeko azken hamarkadara arte erabili baitzen instrumentu hori; baliteke Espainiako katedralen artean kasu bakarra izatea.
Programa orokorra
Iruñeko Katedraleko musika-kapera.
Kontinuoak: Biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, arpa, organoa eta pianoa.
Aurkezlea: Aurelio Sagaseta
Kapera-maisua: Ricardo Zoco Lampreabe.
Sarrera doan lekua bete arte.