JARDUERAK

ABUZTUA EZPELETAREN JAUREGIAN

EZPELETAREN JAUREGIA
2021/08/02 - 2021/08/25
18:30; 19:00; 20:00 eta 22:00

Ezpeletaren Jauregiko patioa finkatu egin da atari zabaleko jardueren eszenatoki gisara, abuztuko gau eta ilunabar magikoez gozatzeko, hogeitik gora ikuskizun eta musika-kontzertu eskainita, bai eta lantegiak eta zinema-emanaldiak doan eta adin guztietako jendeari zuzenduta ere. Asteko egun bakoitza ziklo bati eskainiko zaio; horrela, astelehenetan, abuztuaren 2an, 9an, 16an eta 23an, 20:00etan, Bertsionatuz zikloko kontzertuak izanen dira. Astearteetan, abuztuaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, 19:00etan, Kaleko arteak zikloa helduko da, eta asteazkenetan, abuztuaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, Musika familiartean zikloa. Ostegunetan, abuztuaren 5ean, 12an eta 19an, Ezpeletaren Jauregian haurrendako eta familiarendako lantegiak eta jolasak egonen dira, eta ostiraletan, abuztuaren 6an eta 13an, 22:00etan, ‘Zinema-gauak’ ziklo tradizionalaren txanda izanen da, eta ‘Pagafantas’ (euskaraz) eta ‘Jumanji. Siguiente nivel’ filmak emanen dituzte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira.

ZIKLOAK

BERTSIONATUZ KONTZERTUAK
-abuztuak 2, astelehena. 20:00: THE MIRRORBALLS
-abuztuak 9, astelehena, 20:00: XABIER ARTIEDA-THE ROAD
-abuztuak 16, astelehena, 20:00:THE CORLEONE´S BAND
-abuztuak 23, astelehena, 20:00: CORRECAMINOS ROCK&ROLL BAND

KALEKO ARTEAK
-abuztuak 3, asteartea, 19:00: BASERRIKO PORRUSALDA (BAPATEAN ZIRKO) (EUSKARAZ)
-abuztuak 10, asteartea, 19:00: YEE-HAW (LA BANDA DEL OTRO)
-abuztuak 17, asteartea, 19:00: OHLIMPIADAS (SINCRONACIDAS)
-abuztuak 24, asteartea, 19:00: CHEF NATURE (MARKELIÑE)

MUSIKA FAMILIARTEAN
-abuztuak 4, asteazkena, 19:00: FETEN FETEN
-abuztuak 11 de agosto, asteazkena, 19:00: BILLY BOOM BAND
-abuztuak 18, asteazkena, 19:00: PORRUTATA-DEMODE QUARTET (EUSKARAZ)
-abuztuak 25, asteazkena, 19:00: MUSAS Y FUSAS.

HAURRENDAKO ETA FAMILIENDAKO LANTEGIAK
-abuztuak 5, osteguna, 18:30-20:30: KLIK! SORTU ZEURE MARRAZKI-KAMERA (KALIGRAMAK ETA ART CINCO)
-abuztuak 12, osteguna, 18:30-20:30: KARTOIZKO ZOMORROAK! (LA PAI)
-abuztuak 19, osteguna, 18:30-20:30: FAMILY FRIENDLY (zirku-lantegia) (LA RASPA)

ZINEMA GAUAK
-abuztuak 6, ostirala, 22:00: PAGAFANTAS (EUSKARAZ).
-Abuztuak 13, ostirala, 22:00: JUMANJI. SIGUIENTE NIVEL

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara