Buscador
MUSIKA
AFTER CAGE 2022, MUSIKA ESPERIMENTAZIOAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

After Cage Musika Esperimentazioko Nazioarteko Jaialdiaren IX. edizioa, E7.2 Kolektiboak antolatua, Iruñean izango da irailaren 23tik urriaren 28ra bitartean. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia Ezaren inguruan egituratzen da.
After Cage Iruñean ospatzen den jaialdi-laborategia da. Gero eta sendotasun eta sustraitze sozial handiagoa du. Musika garaikidea, esperimentala eta folklorea dira diziplina anitzeko bokazioa duen topaketaren ardatzak, eta musika-jarduerari hainbat arte-adierazpen batzen zaizkio, betiere kalitate-estandar gorenekin, publiko plural eta heterogeneoaren eta abangoardiako arte-egitatearen arteko topaketa sustatzeko.
Aurtengo edizioaren programazio zabalak 57 kolaborazio eta 15 jarduera artistiko jasoko ditu.
PROGRAMA:
Irailak 23, ostirala: EkiNOzio
Irailak 29, osteguna: Tempo . Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/tempo/
Urriak 3, astelehena: En torno al NO. Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/en-torno-al-no/
Urriak 16, igandea: La vida. Instrucciones de uso. Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/la-vida-instrucciones-de-uso/
Urriak 23, igandea: La voz en el oboe. Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/la-voz-en-el-oboe/
Urriak 24, astelehena: NO de todas formas. Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/no-de-todas-formas/
Urriak 25, asteartea: Las formas del NO, Moby Dick. Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/las-formas-del-no/
Urriak 28, ostirala: NO, miradas sonoras. Informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/events/no-miradas-sonoras/
Jaialdiari buruzko informazio gehiago: https://festivalaftercage.es/