Hitzaldia

‘AITZINDARIEN BIDEA’ MURALAREN AURKEZPENA

LA FÁBRICA DE GOMAS
2022/03/12
12:00: La Fábrica de Gomas 13:15: Pionera Parkea

“Variopintas” artisten kolektiboak “La Senda de las Pioneras” Murala aurkeztuko du La Fábrica de Gomasen (C. Fuente de la Teja, 12, lokala 3), datorren larunbatean, martxoak 12, 12:00etan. 13:15ean, muralaren bisita gidatua egingo da Pionera Parkean. 140 m-ko luzera eta 1,50 m-ko altuera duen horma-irudia, Lezkairuko Iruñea auzoan dagoen Pioneras parkean kokatua, ‘Variopintas’ artisten kolektiboak egin du eta Historiako emakume aitzindariei omenaldia da.

Historiaren aitzindariei omenaldia
Murala Iruñeko Udaleko Kultura eta Berdintasun arloak enkargatu du historian zehar hainbat kultur, arte, hezkuntza edo zientzia arlotan emakume aitzindariak omentzeko.
Horma-irudian modu artistikoan irudikatzen diren emakumeak hauek dira: 1.1. Josephine Baker / 1.2. Maud Wagner / 1.3. Sofonisba Anguissola / Rosetta Tharpe / 1.4. Camino Oscoz / Savitri Phule / 1.5. Ruth Buendía / Wallada bint al-Mustakfi / Christine de Pizan / 1.6. Rosalind Franklin / 1.7. Josefina Castellví Piulachs / Marianne Brant / Berta Cáceres / 1.8. Malala Yousafzai / ane Goodall / Funmilayo Ransome-Kuti / 2.1. Gerda Taro / Maruja Mallo / 2.2. Teresa Catalán / Wangari Maathai / 2.3. Harriet Tubman / Carmen Baroja / 2.4. Eularia Abaitua / Benita Asas / Maddalen Jauregiberry / 2.5. Margaret Elizabeth Fountaine / 2.6. Remigia Echarren Aranguren / 2.7. Vanessa Bell / 2.8. Alice Guy / Tazuko Sanake / 3.1. Vida Jane Mary Goldstein / 3.2. María Blasco / Valentina Tereskhova / Chavela Vargas / 3.3. Martija de Jaúregui / Hipatia de Alejandría / 3.4. Lotte Reiniger / Francisca Bartolozzi (Pitti Bartolozzi) / 3.5. María del Villar Berruezo / 3.6. Murasaki Shikibu / Leyla Hussein / Maddalena Casulana / 3.7. Azucena Villaflor / Anne Sullivan y Helen Keller / Carmen Amaya / 3.8. Sylvia Alice Earle.

‘Variopintas’-eko artistak.
Talde hau Gabriela Barriok (Tea gainean), Mila García, (Similarte), Rebecca Gil, Itziar Goñi, Idoia Iriberteguik, Leire Olkotz, Concha Pasamar eta Berta Suescunek osatzen dute. Ehungintza-artea edo paper-mozketa, ilustrazioa, poesia, pintura, eskultura edo diseinua dira beren sormen-alderdia bereizita garatzen dituzten arloetako batzuk.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara