Kontzertua

ALARDE TXIKIren LAUGARREN EDIZIOA

Udaletxean izango da, ekainaren 21an, asteartean, 20:00etan, Alarde Txiki izenaz ezagunagoa den Nafarroako txistulari gazteen kontzertuaren laugarren edizioa.  Kontzertua antolatu da, horrela bat eginez Europako Musika Egunarekin eta udako solstizioarekin.

‘Solsticio’ izango da Euskal Herriko Txistulari Elkartea – Nafarroa-k 2022. urterako antolatu duen Nafarroako txistulari gazteen 4. kontzertuaren ardatz nagusia, eta aurreko edizioen segida izango da. Aitor Urquiza izango da musika-zuzendaria, eta Bakarne Atxukarroren gidoa.

Errepertorioan euskal musika tradizionaleko doinuen moldaketak sartuko dira, baita doinu berriak ere. Honako musikaegile hauen lana entzunteko parada izango dugu: Fermín Goñi, Urtzi Iraizoz, Aitor Urquiza, Ismael Yagüe, Inar Lezaun, Iñigo Casalí, Joaquín Lecumberri, Juanma Sáez, Xabier Otaolea, Sabin Bikandi, Mixel Ducau, Patrik Larralde, Xabier Zabala, Mikel Urdangarin, Itoiz, Imuntzo eta Beloki, Imanol, Lluis Llach, ETS.
Musika-eskola hauetako ikasleek hartuko dute parte: Iruñeko Joaquín Maya, Burlata eta Atarrabiako Hilarión Eslava, Mutiloakoa, Noaingoa, Aoitzangoa, Zizur Nagusiakoa, Barañaingo Luis Morondo, Uhartekoa, Orkoiengoa, Berriozarkoa, eta Orreaga eskolak. Era berean, Sarrigurengo Joaquín Lizarraga Ikastetxe Publikoko ikasleek.

ERREPERTORIOA

MARUXA (Ismael Yagüe/Mold. Juanma Sáez eta Urtzi Iraizoz) IZEIA (Ismael Yagüe/Mold. Joaquín Lecumberri) AGURE ZAHARRAK (Lluis Llach/Mold. Xabier Otaolea) LURRA (Mixel Ducau/Mold. Ismael Yagüe, Iñigo Casalí) LASA (Sabin Bikandi/Mold. Aitor Urquiza) MENDIAN GORA (Imanol, Amuriza/Mold. Urtzi Iraizoz) OLES OLES (Xabier Zabala/Mold. Aitor Urquiza) HEMENDIK AURRERA GARI (Herrikoika/Mold. Fermín Goñi) MANUELA MAITIA (Ismael Yagüe) LAU TEILATU (Itoiz/Mold. Xabier Otaolea) BETTI (Patrik Larralde/Mold. Urtzi Iraizoz) ARROSAKO ZOLAN (Imuntzo eta Beloki/Mold. Inar Lezaun) ZUREKIN BATERA (ETS/Mold. Aitor Urquiza)

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara