Antzerkia

AMUA, ANTZERKI AROA

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
2021/09/29
19:00
SARRERAK EROSI

‘Amua’ da Nafarroako Antzerki Eskolan irailaren 29an, 19: 00etatik aurrera, Axut! – Artedramak euskaraz taularatuko duen antzezlanaren izenburua, Iruñeko Udalak udazkenerako prestatu duen Antzerki Aroa zikloaren barruan. Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta Nafarroako Antzerki Eskolaren webgunean (www.laescueladeteatro.com) edo antzokiko leihatilan erosi ahal izanen dira ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.

LABURPENA

Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu.
Oihan basatian, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean noraino joan gaitezke?

Zuzendaritza: Ximun Fuchs
Antzezleak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs
Idazketa: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs
Musika: Maite Larburu
Koreografia: Philippe Ducou
Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd
Eszenografia laguntzailea: Ponpon
Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia
Teknika laguntzailea: Ieltxu Ostolaza
Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet
Kartela eta argazkiak: Ainhoa Resano
Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Mediazioa: Arantxa Hirigoyen

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara