Kontzertua

ANNE LUKIN, IRAILAREN 23AN ZIUDADELAN

Ekainaren 18an, euriagatik, bertan behera geratu zen Anne Lukinen kontzertua Ziudadelan, eta, beraz, hitzordua irailaren 23ra atzeratu dute, 21: 30etatik aurrera. Kantari nafarrak Los Tenampas taldearekin batera abestuko du Ziudadelan. Uztailaren 1ean, ostegunean, 12: 00etatik aurrera, kontzertu berriko sarrerak salgai jarriko dira, eta Iruñeko Udalak bertan behera utzitako kontzerturako sarrera guztien zenbatekoa itzuliko du. Dena antolatuta dago koronabirusaren pandemiagatik ezarritako egungo segurtasun eta higiene araudien arabera, eta edukiera eta segurtasun-distantziak kontrolatuko dira.

Urte bat pasa da Anne Lukinek, OTtik igaro ondoren, bere benetako bokazio artistikoa aurkitu eta autoedizioaren aldeko apustua egin zuenetik, bere managementaren (Sweet Bird) laguntzaz. Hilabete hauetan, konpositore gazteak bere ibilbide musikalari heldu dio: 14 milioi entzuketatik gorako 5 single argitaratu ditu eta Sony Music Publishing etxeko partaide bilakatu da.
Ziudadelako kontzertuan, abeslariak “Al día siguiente” bere lehen diskoko abestiak hurbilduko dizkigu, “egi zintzoko” lana, 2020an zehar izandako esperientziak islatzen dituena. Bere ahotsaren kolorea hain da pertsonala, “ia nahigabe”, oso estilo nabarmena sortu duela bere abestietan. Kontzertuko errepertorioan ez dira faltako duela hilabete batzuk aurkeztu zituen bi single eta argitaratu gabeko abesti pare bat. Los Tenampas taldeak gazte nafarraren kontzertua lagunduko du.

Sarrerak www.pamplonaescultura.com webgunean eskuratu ahal izanen dira. Aurten ere, Iruñeko Udalak musikaren eta kulturaren sektoreari laguntzen dio, batez ere tokikoari, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi izan duten urte zail honetan.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara