
ZINETIKA JAIALDIA. PERFORMANCEA: ÂRTIKA. PONTEN PIE (11:00)
- KONDESTABLE CIVIVOXA
- 11:00 - 11:45
ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA. Antzezlana Nafarroako Antzerki Eskolan. Horman Poster. Urtarrilaren 27ean, ostegunean. 19:00etan. Garaikide zikloa. Sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan. “Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetako gatazka ebatzigabeak oholtzaratzen ditu, begirada umoretsu bezain tragikoz. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezur mamitutako festa distiratsu bat.” Alaia Martin.
Antigone.
Anti: ezezkoa edo kontrakoa.
Gone: Malgua, moldagarria.
Antigone: Moldaezina.
Kuriosoa, oso kuriosoa gertatzen da moldaezina izanda 2.500 urtetan garai guztietara gehien moldatu den obra dela jakitea. Antigone omen dugu antzerkiaren historian gehien taularatu den antzezlana, baina gure herri txiki honi eragin gutxi egin diola dirudi. Ez da sekula inoiz euskaraz taularatu izan. Gu ere moldaezinak izango ote gara? Horrelako prologo baten bitartez, Anouilh-ek, Antigone hiltzera zihoan emakume bat bezala aurkezten zuen bere bertsioan. Zambranok, aldiz, profezia hitzarekin lotzen du Antigonaren presentzia. Gaur egun Zizek-ek, belardi trinkoaren erdian, bakarrik agertzen den arroka mehe eta harro bat gixa irudikatzen du. Brecht eta Sofoklesek, zuzenean ez dute prologorik idazten. Guk, beste batzuen hitzak bilduta, prologo arraro hau egin dugu. Dena esanda dagoela onartu, eta agian esanda eta idatzita dauden gauzak berriro entzun behar direlakoaren apologia eginez. Bestela, zertatarako obra klasiko batetik abiatu?
XXXVIII. Azpeitiko Antzerki Topaketak. Publikoaren Saria (2020)
Testua: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa
Dramaturgia eta zuzendaritza: Igor de Quadra
Dramaturgia eta interpretazioa: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
Eszenografia: Miriam Isasi
Jantziteria: Alberto Sinpatrón
Argiztapena: Arantza Flores
Soinua: Asier Renteria
Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre (Kulturaz Kooperatiba)
Bideoa: Arriguri
Laguntza: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorginguna, Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia
Ekoizpena: Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin
GARAIKIDE 2022
GARAIKIDE zikloaren edizio berria -Euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa- urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra izango da Kondestable civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan. Civivoxean egingo diren jarduerak doakoak dira. Sarrera librea eserlekuak bete arte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango diren emanaldietarako sarrerak 8 euroko prezioan salgai jarriko dira (bi emanaldietarako abonamendua 12 euroan) www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatilan, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenagotik. Antolatzailea: Iruñeko Udala. Hauen lankidetzarekin: Nafarroako Antzerki Eskola eta Nafarroako Gobernua.
MIRANDE
Kontzertua
Elena Setien, Joseba Irazoki, Xabier Erkizia
URTARRILAK 14
Kondestable Civivoxa. 19:00
ERRESISTENTZIA ARAZO FISIKOA DA
Antzezlan performatiboa
Maite Aizpurua
URTARRILAK 19
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00
TRIBIZ BASERRI GALDUE
Antzezlan dokumentala
Jon Ander Urresti
URTARRILAK 23
Kondestable Civivoxa. 19:00
KAMERAK ETA GANBARAK
Topaketa eta AUTOPSIAK erakusketari bisita
Xabier Erkizia
URTARRILAK 25
Kondestable Civivoxa. 19:00
ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA
Antzezlana
Horman Poster
URTARRILAK 27
Nafarroako Antzerki Eskola. 19:00
AUTOPSIAK
Argazki erakusketa
Asier Gogortza
Urtarrilak 18 – Otsailak 2
Kondestable Civivoxa