Hitzaldia

ARGAKO ERREGINA – LIBURU-AURKEZPENA

KONDESTABLEKO CIVIVOXA, 2023-05-18, 19:00 – 21:00.

ARGAKO ERREGINA
Liburu-aurkezpena
Emakume funanbulista, ausarta eta jatorra, orain bere lehen orekak egindako karriketara itzuliko zaigu Remigia Echarren, hau da, XIX. mendeko Iruñea hartako zirku-artista ospetsu hura. Eta haren istorioa liburu moldean heldu zaigu: La reina del Arga. Liburua dagoenekoz Zirku-arteak Espainian jardunaldietan aurkeztu da, Madrilgo Circo Price Antzokian antolatuta, joan den martxoaren 27an, Antzerkiaren Mundu Egunean, hain zuzen.
Izan ere, La reina del Arga lehenik antzezlana izan zen, Tefi de Paz artista iruindarrak ahanzturatik erauzi baitzituen bidegabeki ahaztutako emakumearen balentriak. Liburua, Reikiavik Ediciones etxeak plazaratua, Kondestable Jauregian aurkeztuko da, non eta gure emakumea, La Remigia, bizi izandako Pellejerías kaletik hurbil, egungo Jarauta karrikatik gertu, alegia.
Estefanía de Paz mintzatuko da, hots, Argako Erregina proiektuko zuzendari artistikoa, eta Reikiavik Ediciones etxeko bi kide: Iruña Iriarte eta Javier Díaz. Aurkezpena egiteko, Kondestable Jauregia aukeratu da, bertan Argako erregina erakusketa eta ikuskizuna sortu zirelako 2021eko apirilaren 11n.
Garazi Pascualek, gainera, La Remigia biziberrituko du soka gainean eta funanbula-ariketak eginen ditu, mundu osoan ospetsua izandako gure herrikidea gogora ekartzeko.
ESTEFANÍA DE PAZ eta GARAZI PASCUAL
Doan. Sarrera librea edukiera bete arte

Hizkuntza: Castellano

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara