Dokumentala

ARNASA BETEAN


Kondestable Jauregia (ekitaldi-aretoa). Asteazkenean, otsailaren 7an, 19:30ean. Arnasa Betean dokumentala. Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiarekin.

Azkenean, emakumeen ahotsa entzuten hasi da zineman. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental honekin ospatu dugu, gaiaren ikuspegi unibertsala aurkezten duena.

Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako gaiak, pertsonaiak, begirada, ametsak, aurrera ateratzeko ahaleginak eta, batez ere, zinemari eta gizarteari egiten dioten ekarpena erakutsiko dizkigute.

Aitzindariak ezagutuko ditugu, eta azken zinemaldietan arrakasta izaten ari diren zinemagile beteranoen edo gazteen lanak harrituko gaituzte

Rosa Zufia Sanz (Tutera,1958)

30 urtez Euskal Telebistan (ETB) erredaktore-editore lanetan eta kultura- eta zinema programak zuzentzen aritu den kazetaria da. 1999 eta 2006 bitartean Albistegietako zuzendariordea izan zen. Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroa sortzen ere lagundu zuen, Donostian, Komunikazio zuzendari gisa (2006-2011). Besteak beste, RTVE-Otra Mirada SSIFF sariaren epaimahaian parte hartu du. Arnasa betean. A pulmón bere lehen filma da

Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun, 1962)

Kazetaria, errealizadorea eta, gaur egun, ikertzailea da UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedran. Arnasa betean. A pulmón bere seigarren filma da. Aurretik beste hiru dokumental luze zuzendu ditu: Mariposas en el hierro (2012), Volar (2017), Atzerriko dokumental onenaren saria jaso zuena Annual Copenhagen Film Festival-en, eta Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa, (2019), ikus-entzunezko ARGIA saria jaso duena. Nigar franko egingo zuen aitak (2014) film ertaina ere egin zuen, eta Nuria Casalekin Las buenas compañías (2015) film laburra zuzendu zuen, Errenteriako XX. Film Laburren Jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuena

Itzuli edukiaren hasierara