Haurtxoendako antzerkia

LA MAMÁ DE LOS ÁRBOLES

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2023-05-06, 12:30 – 13:15. ARTE ESZENIKOA: UMETXOENDAKO IKUSKIZUNA. LA MAMÁ DE LOS ÁRBOLES. FES-T’HO COM VULGUIS.

La mamá de los árboles lanak Wangari Maathai ekintzaile ekologista eta sozialaren bizitza du oinarri. Hura Bakearen Nobel saria irabazi zuen lehen emakume afrikarra izan zen.
Tamaina handiko txotxongiloen ikuskizuna da, hitzik gabea, eta eszenaratzea trapuzko panpinetan eta zurezko jostailuetan dago inspiraturik.
Jendea egokitasunean bizi da naturarekin, lur aberats eta emankorrean. Beste gizaki batzuen diru-goseak, ordea, oreka hori kaltetu eta bertako natur aberastasuna jarriko du arrisku larrian. Wangari txikiak eta herrixketako emakumeek hondamendiari aurre egitea erabakiko dute keinu huts batez: lurra milioika zuhaitzekin birlandatuz. Emozioz beteriko istorioa da; enpatia, erresilientzia, tristezia, adorea eta poza.
Aktoreak eta txotxongilolariak: Xavier Basté eta Nona Umbert.Dramaturgia: Xavier Basté.Zuzendaria: Lidia Clua.Txotxongiloen diseinatzailea eta egilea, eszenografia eta jantziak: Nona Umbert. Jatorrizko musika: Iván Nalvaiz.
Argi-diseinua: Jaume Gómez. Ekoizpena: Fes-t’ho com vulguis.

Iraupena: 40’
2-4 urte, heldu batek lagundurik (gehienez heldu bat umetxo bakoitzeko)
3 €. Aurrez izena emanda
Pertsona guztiak bere sarrerarekin sartu behar dira (helduek zein umetxoak ere)

Hizkuntza: Castellano

Itzuli edukiaren hasierara