Buscador
Haurtxoendako antzerkia
ARTE ESZENIKOEN IKUSKIZUNA UMETXOENDAKO. AQUALUZ (10:30) CAST

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2022-11-19, 10:30 – 11:00
Mapping jaialdia
Arte eszenikoen ikuskizuna umetxoendako
AQUALUZ (cast)
LA PIEL TEATRO (Nafarroa)
Proposamen eszeniko honetan, interpreteek bi elementu magikorekin esperimentatzen dute: argiarekin eta urarekin, hain zuzen.
Argiak poesiazko munduak ditu argitzen, eraldatzen, marrazten. Urak, bere izaera geldiezin eta aldakorraren bidez, zentzumenezko bidaia egitera gaitu gonbidatzen.
Argiak atsegin du ur gardenean islatzea, ispilu bat bezala, gero espazioa tindatzeko.
Argiak eta Urak, elkarrekin, ikusle ttikien eta haien familien emozioak kulunkatzen dituzte, bizitzaren aldeko aldarria gozatzera gonbidatuta.
Zuzendari eta egilea: Jaione Urtasun.
Proiektu eszenikoa laguntzea: Mª Pilar López (Teatro Paraíso Antzerkia).
Interpreteak: Jaione Urtasun, Xabier Flamarique.
La Piel Teatro taldearen “Aqualuz”/”Urargi” proiektu eszenikoak Teatro Paraíso Antzerkiaren aholkularitza eta laguntza jaso ditu, egoitza artistikoko hainbat saioren bidez 2022ko udazkenean zehar, bai Iruñeko Mendillorriko Civivoxeko, bai Gasteizko Teatro Paraiso Antzerkiaren egoitzako gune eszenikoetan.
MENDILLORRIKO CIVIVOXA
1-3 urte, heldu batek lagundurik (gehienez, heldu bat umetxo bakoitzeko)
3 €. Aurrez izena emanda
Hizkuntza:Castellano