Haurtxoendako antzerkia

ARTE ESZENIKOEN IKUSKIZUNAK UMETXOENDAKO. SIN LUNA. SAMFAINA DE COLORS (12:30)

MENDILLORRIKO CIVIVOXA, 2024-02-24, 12:30 – 13:00

ARTE ESZENIKOEN IKUSKIZUNAK UMETXOENDAKO
SIN LUNA
Testurik gabeko ikuskizuna da, musika, olerkia eta keinua uztarturik.
SAMFAINA DE COLORS
Musika originalik onenarendako Feten Saria 2023

Lanak gogoeta egiten du harmoniaz eta oreka unibertsalaz, musikaren bidez. Ilargialdiek bizitzaren zikloa irudikatzen dute alegorikoki. Ilargirik gabeko unea aldarrikatzen dugu, ederra eta beharrezkoa baita. Iluntasuna introspekzioaren, gogoetaren eta baretasunaren ikurra da. Zer zirrarak hartzen gaitu ilargirik gabeko une hauskor horretan gaudenean? Samurtasun bisuala eta musika zuzenean. Aukera paregabea da gauaren edertasunean eta liluran barneratzeko.
Samfaina de Colors da hamaika instrumentu jotzen dituen Mirna Vilasís konpositore eta pedagogoak gidaturiko sormen proiektuaren izena. Berak sortzen dituen unibertsoetan musika da hizkuntza nagusia, arte diziplina guztietarako irekia dagoen arte libre baten adierazpena egiteko. Musika, olerkia eta ikus artea uztartzen dituen kultur mestizaia. 1988an sortu zuen, Xabi Múrciarekin batera.
Interpretea: Mirna Vilasí (musikaria-aktorea): ahotsa, salterioa, handpan, metalofonoa, panderoa, bol tibetarra, krotaloak, kaskabiloak, txiri-txilibituak eta txotxongilo soinudunak. Egileak: Mirna Vilasís eta Xavi Múrcia. Arte zuzendaritza: Anna Ros. Musika-zuzendaritza. Mirna Vilasís. Musika: Xavi Múrcia eta Mirna Vilasís. Argi-diseinua, soinua eta mapaketa: Ivan Rubio. Eszenografia: Rau¨l Vilasís eta Berta Vidal. Ilustrazioak eta animazioak: Lyona. Jantzi-diseinua: Carme Puigdevall i Plantés.

1-4 urte, heldu batek lagunduta (gehienez heldu bat umetxo bakoitzarekin)
3 €. Aurrez izena emanda
Jende guztiak bere sarrerarekin sartu behar du: hala helduek nola umetxoek

Itzuli edukiaren hasierara