Lantegiak

ARTE-LABORATEGIA FAMILIARTEAN. ALBUM ILUSTRATUAK. POP-UP

CIVIVOX JUS LA ROCHA, 2024-03-09, 11:00 – 12:15

ARTE-LABORATEGIA FAMILIARTEAN. BILDUMA ILUSTRATUAK
Familiendako lantegia da, elkarrekin sortu, imajinatu eta gozatzeko. Saio bakoitzean, artista baten mundu magikoan murgilduko gara, gure adierazmoldea eta komunikazio-moduaren bila.
Lantegi bakoitza bukatzean, erakusketa txiki bat sortuko dugu elkarrekin lan guztiak bilduta, nahi duen jende orok gure sorkuntza-lanak ikus ditzan.

ERKUDEN DE ANDRÉS IMAZ

Pop-up: Tolestu, moztu, margotu eta itsatsi
Elisenda Rocaren eta Paula Boneten “La pequeña “Amelia se hace mayor” album ilustratuan barneratuko gara. Ameliaren munduan ibilaldia egitea proposatzen digu, eta mundu horretan dena oso-oso handia da. Edota agian bera ote da oso ttikia? Haztearen abentura liluragarriari buruzko ipuin zoragarria. Pop-up munduan sartu eta lerroak, formak, koloreak, bolumena, mugimendua eta oreka izanen ditugu jolasgai.

MARTXOAK 9, larunbata
JUSLARROCHAKO CIVIVOXA
11:00 – 12:15
5 – 10 urte, heldu batek lagunduta
10 leku (5 haur + 5 laguntzaile)
4 €. Izena eman ondotik, zozketa

Hizkuntza: Castellano

Itzuli edukiaren hasierara