
DANTZA-IKUSKIZUNA. RAÍCES
- ITURRAMAKO CIVIVOXA
- 19:00 - 20:00
ITURRAMAKO CIVIVOXA, Urtarrilak 24 eta 31 (19:30-21:00)
ATALAK LANTEGIA. ERRITMOA, ERREPIKAPENA eta ESPAZIOA. DANZ. DANTZA-ESPAZIOA. ATALAK Sarearekin elkarlanean
Aurten, ATALAK lantegia Laura G. Latasaren, Maddi Gaztelumendiren eta Iñigo Erementeriaren eskutik itzuliko da DanZ’23 jaialdira (hirurak ere Dantzaz-eko interpreteak). Beren esperientzietatik abiaturik eta bitartekaritza-materialen garapenean oinarriturik, ATALAK sareko laborategien baitan haiekin lan egin duten hiru artistaren lan-printzipioak eta jarraibideak proposatuko dizkiote publikoari. Honatx nor diren: Itsaso A. Cano (Groove), Eva Guerrero (En tierra de nadie) eta Christine Hassid (Koli). Horrela, lantegiak sormenez eta era ludikoan sarbide bat emanen du erritmoa, errepikapena, gorputzen arteko espazioa eta haren manipulazioa ikertzeko. Lantegiak izanen dituen hiru saioetan zehar, parte-hartzaileek sormena lantzeko tresnak eskuratuko dituzte beren koreografiak eraikitzeko.
Euroeskualdeko artistei ikusgaitasuna emateko asmoz, eta publiko amateurrari koreografiak sortzeko tresnak irakatsi nahirik, lantegiak oinarri ditu ATALAK sarearen baitan ikerketan aritutako artisten koreografia-ariketak, -jarraibideak eta -printzipioak. Transmisioa Dantzaz-eko interpreteek egiten dute, laborategi horietan aritu baitira eta, orain, profesionalizatze-fasean daude publiko kolektibo askotarikoak sentsibilizatu nahian.
Lantegi-emaileak: Laura G. Latasa, Maddi Gaztelumendi eta Iñigo Errementeria (Dantzaz-eko interpreteak)
Iturramako Civivoxa
Urtarrilak 17, 24 eta 31 (19:30-21:00)
18+
15 LEKU
Doan. Aurrez izena emanda
Hizkuntza:Castellano