Kontzertua

BAD GYAL, ZIUDADELAN

Bad Gyal artistaren kontzertuak emanen dio buru ‘Gauak Ziudadelan’ zikloari, larunbatean, irailaren 25ean, 21:30ean. Sarrera guztiak agortu dira.

Bad Gyal gero eta balio handiagoa ari da hartzen nazioarteko musikaren esparruan. Espainiako musikan gehien entzun diren abestietako batzuk kaleratu ditu, hala nola Fiebre, Santa María, Hookah, Alocao eta Zorra, eta bi mixtape argitaratu ditu, Slow Wine (2016) eta Worldwide Angel (2018), mundu osoan interesa erakarriz.

2020a finkatze-urtea izan zen Bad Gyalentzat. Izan ere, artistak platinozko eta urrezko disko batzuk irabazi zituen Alocao, Zorra, Santa María, Hookah eta Tu eres un bom bom kanten bidez, Youtuben joera-mailarik gorena lortuta eta Spotify-n zein Apple Music-en arrakasta-zerrendako lehen postuetara iritsita.

Bigarren urtez jarraian,  ‘Gauak Ziudadelan’ zikloaren eskutik, munta handiko kontzertuak izanen dira udako gauetan, ekainaren amaieratik irailaren erdialdera arte, publiko eta musika estilo ezberdinentzako hitzorduak proposatuz. Dena antolatuta dago koronabirusaren pandemiagatik ezarritako egungo segurtasun eta higiene araudien arabera, eta edukiera eta segurtasun-distantziak kontrolatuta.

Sarrerak www.pamplonaescultura.es Kulturako udal-webgunean hartzen ahalko dira.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara