
BERMUTEAN IRUÑEAN BARNA
- IRUÑEKO AUZOETAN
- 12:15 Y 13:30
O-KO ANDRE MARIA PLAZA. EKAINAK 22, 20:00. KANTU ETA HITZA: BALERDI BALERDI, UDABERRI ALUA.
Nafar talde beteranoak Udaberri alua (2023) bere azken lana aurkeztuko du, binilo formatuan argitaratutako single-a. Udaberri alua eta Azken kanta abestiek osatzen dute lana eta, formatu digitalean, beste bi eman dituzte argitara: Gurpilen antzera eta Bizi bedi rock’n’rolla.
Taldearen ibilbidean landu duten rock anitza, power-pop estiloa oinarri hartuta, folk, rythm-and-blues eta country ukituekin agertuko zaigu berriz ere kanta berri hauetan. Halaber, kanta berrien hitzek ikuspegi berezitik garatzen dute denboraren kontzientziaren gaia, aurreko lanean Galtzen ikasteko metodoa (2017) nagusitzen zena.
Toño Muro: ahots nagusia eta kitarra
Sergio Ibarrola: bateria eta ahotsak
Petti: kitarra nagusia eta ahotsak
Anxel Iraola: baxua