
CIVIVOXETAKO JARDUERAK ABENDUA-URTARRILA
- CIVIVOX
“Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena. Iruñak batzen gaitu” lelopean, irailaren 1etik 10era bitartean, programa zabal bat antolatu da, eta, besteak beste, honako hauek hartuko ditu barnean: jolas-jarduerak eta tailer historiko eta artistikoak, haurrendako jarduerak, bisita gidatuak, hitzaldiak, kontzertuak eta bestelako musika-ikuskizunak. Gainera, irailaren 8an, ekitaldi instituzionalak izanen dira, eta udalbatza hiri gorpuztuaren segizioan aterako da.
Iruñak Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena ospatuko du, arteak, ondarea eta kultura ardatz izanen dituzten ekimen historikoekin. Udalak hiriko hiru burguak batu zituen ituna hedatzeko jarduera-programa zabal bat osatu du. Itun hori hiriko mugarri esanguratsuenetako bat da; izan ere, Iruñeko Udala instituzio gisa eratzea ekarri zuen, gaur egunera arte dirauena, bai eta herritarren batasun, elkartasun eta anaitasun nahia gauzatzea ere. Hiru burguak, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas, entitate bakar batean batu ziren, mendeetako elkarren arteko gatazken ondoren.
Pribilegioaren 600 urteen inguruko ospakizunak testuinguruan jartzeko hainbat birsortze historiko eginen dira, eta Zaragozako Unibertsitateko Garapenaren, Historiaren eta Ondarearen Laborategiari enkargatu zaizkio. Entitate hori ikerketa zientifikoan espezializatuta dago, eta horien emaitza birsortze publikoetan gauzatzen du, herritarrek historia bertatik bertara ezagut dezaten, aurrez egindako ikerketen zorroztasun zientifikoarekin. Torneoak, lanbideen erakustaldiak, itunaren sinadura edo baita koroatze bat ere izanen dira irailean Alde Zaharreko kaleetan barna ikusten ahalko ditugun eszenetako batzuk.
PROGRAMA: BATASUNAREN PRIBILEGIOAREN 600 URTEURRENA. IRUÑAK BATZEN GAITU
IRAILAK 1, OSTIRALA
Arte-lantegia – Batasunaren Pribilegioa
Kondestable Civivoxa, 10:30.
Pintatu, oihalak josi eta txotxongilo bat egin garaiko pertsonaiekin.
Tea en la azotea.
(6 – 12 urte, 2 €, aldez aurretik izena emanda).
Ipuin kontatua – Batasunaren Pribilegioa
Kondestable Civivoxa, 18:00.
Ezagutu nahi dituzu Carlos III.a Prestuak zituen hiru arazo handiak eta nola konpondu zituen?
Amaia Cía, Tea en la Azotea.
(5 urtetik gora, heldu batek lagunduta. Sarrera librea, leku guztiak bete arte).
IRAILAK 2, LARUNBATA
Ihes-jokoa – Hiru burguak
Kondestable Civivoxa, 10:00.
1423ko irailean gaude. Karlos III.a erregeak hiru burguen batasuna lortzea da xedea.
Kokea.
(7 – 14 urte, 2 €, aldez aurretik izena emanda).
Esgrima historikoko erakustaldia eta lantegiak
Kondestable Civivoxa, 17:30etik aurrera.
Duelu baten antzezpena. Esgrima historikoko hastapen-lantegiak. Borrokaldi-erakustaldia.
‘Corvus’ Nafarroako Esgrima Historikoko elkartearen eskutik.
(Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte. Adin guztietarako).
IRAILAK 3, IGANDEA
Kontzertua: Nafarroako Karlos III.a Prestuaren Gorteko musikaren bikaintasuna
Katedraleko errefektorioa, 20:00etan.
Ensemble Merveill
Sarrerak gonbidapenarekin, ordubete lehenago katedraleko errefekorioan (Dormitalería kalea, 5-7).
IRAILAK 5, ASTEARTEA
Iruñeko burguak – Bisita gidatua
Topalekua: Burgoen plaza, 12:00etan (gaztelaniaz) eta 18:00etan (euskaraz).
Ibilaldi bat hiriko burguetan barna, haien historia eta ondarea aztertzeko.
Ana Ulargui (Historian doktorea) eta Aitziber Imizcoz (Giza Zientzietan lizentziaduna).
(20 leku. Doan, aurretik izena emanda. Adin guztietarako).
IRAILAK 6, ASTEAZKENA
Lantegia – Diseinatu eta sortu zure armarria
Kondestable Civivoxa, 17:00.
Sentitu zaitez errege edo erregin egun batez, eta diseinatu eta sortu zure armarria.
Kokea.
(7 – 14 urte, 2 €, aldez aurretik izena emanda).
IRAILAK 7, OSTEGUNA
Hitzaldia eta birsortze historikoa.
Ziudadela, 19:00.
Boterea janztea. Nobleen jantziak XV. mendean.
Historica Vestimentum.
Hitzaldia eta birsortze historikoa.
Ziudadela. 19:30.
Nafarroako emakumeak eta boterea Erdi Aro Berantiarrean.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
Musika ikuskizuna – Sustraiak
Kondestable Civivoxa, 20:00.
Sustraiak ahaztu gabe, iraganeko musika eta istorioak espiritu berritzaile eta ikuspuntu moderno batetik uztartzen elkarlotzen dituen ikuskizuna.
Suakai.
(18 urtetik gorakoendako. Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte).
DJ-en emanaldia
Gazteluko Plaza. 22:00 – 00:00.
IRAILAK 8, OSTIRALA
17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera. Bake plaza, Yanguas y Miranda k., García Ximénez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
17:45. Udalbatzaren, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren, gaiteroen, txistularien eta dantzarien segizioa. Udaletxea, Mercaderes k., Curia k. eta Katedrala.
Desfilean ospakizun honetarako propio sortutako kalejira-musika interpretatuko da.
18:30. Errespontsua eta lore-eskaintza Karlos III.aren mausoleoan
19:00. Segizioaren itzulera Udalbatzarekin. Katedrala, Curia k., Mercaderes k. eta Udaletxe plaza.
Birsortze historikoa.
Udaletxe plaza. 19:30.
Iruñeko hiru guneak eta Batasunaren Pribilegioa sinatzea
Birsortze historikoko taldeak.
Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. Zapatería k., Comedias k., San Migel k., Sarasate pasealekua, Vínculo k., Vínculo plaza, Tutera k., Oliveto Kondearen k., Bake plaza eta autobus-geltokia.
La Pamplonesaren kontzertua
Gazteluko plaza, 20:30
Drone-ikuskizuna
Autobus-geltokiko zelaigunea, 22:00
IRAILAK 9, LARUNBATA
Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrenaren oroimenezko eskulturaren inaugurazio-ekitaldia.
Gazteluko plaza, 11:00.
Ipuin-kantaria – Privilegio de la Unión, Cántame cómo pasó. Batasunaren pribilegioa, Kantaidazu nola gertatu zen.
Kondestable Civivoxa. 11:00 (gaztelaniaz), 12:30 (euskaraz).
Kontzertu didaktikoa.
Musas y Fusas: María Suberviola, ahotsa, teklatua eta ukelelea. Olaia Olaberri, ahotsa, gitarra eta biolina.
(6 – 12 urte, heldu batek lagunduta. Doan. Sarrera librea, leku guztiak bete arte).
Historia biziaren espazioak birsortzeko kanpamentua.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea. 10:00 – 20:30.
Birsortze historikoko lantegia.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 11:00.
Nola idatzi zen Batasunaren Pribilegioa? Notario-kaligrafia 1423an
Ricardo Vicente Placed, kaligrafoa.
Birsortze historikoko lantegia.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 12:00.
Zaldunak eta soldaduak. Armak, burdin jantziak eta teknologia militarra XV. mendean.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
Birsortze historikoko lantegia.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 13:00.
Arkulari ingelesak Nafarroako armadetan. Ehun urteko gerra
Héroes Legendarios Reenactment.
Birsortze historikoa.
Iruñeko katedrala. 18:00.
Karlos III.a Prestuaren koroatzea.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
Birsortze historikoa.
Iruñeko katedrala. 20:00.
Karlos III.a Prestuaren eta Aragoiko Martín I.a arteko bilera. Erregeak, politika eta errege-konpromisoak.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
Kontzertua – Tibalt erregearen kantutegia
Kondestable Civivoxa, 20:00.
Tibalt erregearen kantutegiaren omenezko errepertorioa.
Uqbarnagh Ensemble.
(Adin guztietarako. Doan, aurretik izena emanda).
Nafarroako txistulari gazteen kontzertua
Gazteluko plaza, 20:00.
(Adin guztietarako. Doan).
Drone-ikuskizuna
Autobus-geltokiko zelaigunea, 22:00
IRAILAK 10, IGANDEA
Historia biziaren espazioak birsortzeko kanpamentua.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea. 10:00 – 16:00.
Hitzaldia eta birsortze historikoa.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 10:00.
Gizarte-klaseak Erdi Aro berantiarreko Nafarroan: labratores, oratores et bellatores.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
Hitzaldia eta birsortze historikoa.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea, Birsortze-kanpamentua. 11:00.
Zergak ordaintzea eta Estatua finantzatzea.
Birsortze historikoko taldeak. Zuzendaria: HPLab (UZ).
Birsortze historikoa.
Guadalupeko bastioia. 13:00
Zaldiak eta gerra. Batasunaren Pribilegioaren sinadura ospatzeko torneoa. Nolakoak ziren zaldizko torneoak Erdi Aro Berantiarreko Nafarroan?
Jousting Iberia eta birsortze historikoko taldeak.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua
Gazteluko plaza. 20:00.
AZAROAK 4, OSTIRALA
Obra sinfonikoaren aurkezpena. La Pamplonesa eta Orfeoia
Gayarre antzokia
ERDI AROKO AZOKA
Mercaderes k., Udaletxe plaza, Kale Berria, Kontseiluko plaza, San Frantzisko plaza, Eslava k. eta Kale Nagusia.
Elikagaiak eta elikagaiez besteko askotariko produktuak izanen dira 120 postutan.
Tokiko Produktuen elkartea.
Irailak 8, ostirala, 17:00etatik 21:00etara
Irailak 9, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
Irailak 10, igandea, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
ERAKUSKETAK
Bake eta adiskidetasunezko bizitzara Batasunaren Pribilegioaren 600. urteurrena
Kondestablearen jauregiko areto gotikoa
Irailaren 6tik azaroaren 30era..
Udal Artxiboko eta Udaletxeko mota desberdinetako (agiriak, bibliografia, ehunak, pinturak) 36 pieza egonen dira ikusgai, bai eta Iruñeko Katedraleko Artxiboko pergamino bat ere. Erakusketak ibilbide bat proposatzen du taula grafikoekin irudiztatutako hamaika beira-arasetan barna, bi helbururekin: Alde batetik, dokumentuen bidez azaltzea “Burguen Iruñea” deiturikoaren jatorria eta jurisdikzio ezberdinen artean izandako gatazka eta liskarren nondik norakoa. Bestetik, Batasunaren Pribilegioaren garrantzia azpimarratzea, hiria baketzeko eta bateratzeko tresna egokia izan zelako eta Iruñeko hiri modernoaren sorrera ere ekarri zuelako.
Historia biziaren espazioak birsortzeko kanpamentuaren erakusketak.
Barbazan Apezpikuaren ingurabidea.
Irailak 9 eta Irailak 10