
OLAIA INZIARTE
- O-KO ANDRE MARIA PLAZA
- 20:00
Azaroaren 12an, 20: 00etatik aurrera, Gayarre Antzokian, La Pamplonesak J. Vicent Egea omenduko du, ‘Zilarrezko Batuta’ kontzertuarekin, José Rafael Pascual-Vilaplana eta Jesús Garisoainen zuzendaritzapean.
J. Vicent Egearen (Cocentaina, Alacant 1961- ) lehen kontzertua La Pamplonesako zuzendari gisa 1996ko martxoaren 10ean izan zen,eta bere aurkezpena Gayarre Antzokian, bi aste geroago, martxoaren 24an, bere lanen bat barne eduki zuen kontzertu batean. 25 urte eta 350 kontzertu baino gehiago zuzendu ondoren, bandan etenik gabe denbora luzeen egon den zuzendaria da, bandaren ehun urte baino gehiagoko historian . Epe horretan, gainera, Iruña, Nafarroa eta La Pamplonesarekin erlazionatutako errepertorioa ekarri du. Kontzertu honetan, adibidez, ‘Poema Sanférmico’, ‘Entzierroa’ edo ‘Centennial Overture’ lanak entzunen dira, Egearen musika-ibilbidean garrantzia handia izan duten bi pertsona arituko dira zuzendari: Jesús Garisoain, tarte horretan bandako zuzendariordea, eta konpositore, maisu eta haren Alacanteko lagun José Rafael Pascual Vilaplana, Bilbo eta Bartzelonako Udal Bandetako zuzendaria. Ikuskizun handia izanen da, musika bikainaz gain, emozio handikoa.