Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Haurrentzako programa

BEACH TIME

MENDILLORRIKO CIVIVOXA
2021/06/03
11:00 – 11:45
ELENA ERASO. ART&PEQUES
IZEN-EMATEA / SALMENTA

4 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

JARDUERAK APIRILA - MAIATZA

MENDILLORRIKO CIVIVOXA. EKAINA 3, OSTEGUNA. 11:00 – 11:45

Umetxoendako lantegia. Elena Eraso. ART&PEQUES

4 €. Aurrez izena emanda www.pamplonaescultura.es web orrian, telefonoz 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU

Datorren Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izanen da, jendea gure planeta babestu beharraz kontzientziatzeko.
Arnasten dugun airea, edaten dugun ura, jaten ditugun elikagaiak, Lurrean bizitza ahalbidetzen duen klima…. Hori guztia gure naturaren mendean dago. Eta, hala eta guztiz ere, oraindik ere gaizki tratatzen dugu.
Gugan barneratu behar dugu gure planeta ez dela baliabide-iturri agortezina; beraz, baliabideak zentzuz erabili beharko ditugu, murriztuz, berrerabiliz eta birziklatuz.
Hori dela eta, Mendillorriko Civivoxak jarduera sorta bat antolatu du Ekainaren 2tik 12ra, gure auzoko ingurumena eta naturguneak zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko, eta horretarako, oso garrantzitsuak dira gure egunerokotasunean egin ditzakegun keinu txikiak.

OIN TTIKI XIKIÑAK, ESKU TTIKI MARGOTZAILEAK.
>
Jarduera plastikoa 24 eta 36 hilabete arteko umetxoentzat.
Gune egokia da zentzumenak suspertzeko, behatzeko gaitasuna ernatzeko eta jakinmina bultzatzeko.

BEACH TIME
>
Uda-usaina airean… hondartza, harea, gatza… Denok elkarrekin agertokirik ederrena osatuko dugu hondartza egiazki sentitzeko, hondartzan bazeunde bezala… Hori bai, hondartza kolorez betea… oinak harea
naturalean hondoratzea, gatzarekin jolastea eta itsasoko ura ukitzea… Zer iruditzen zaizu? Ezagutzen al zenuen? Probatuko duzu? Esperientzia zoragarria izanen da.

24-36 hilabete, heldu batek lagundua

Itzuli edukiaren hasierara