Buscador
Euskarazko jarduerak
‘BEDERATZIKOA’. PIANOA ETA BERTSOA. BERTSOAROA 2022

‘BEDERATZIKOA’. Pianoa eta bertsoa. BERTSOAROA 2022. OTSAILAK 22, asteartea, 19:00etan, Kondestable Civivoxean. Sarrera librea, aforoa bete arte. Bertsolaria: Andoni Egaña. Piano-jotzailea: Xabier Lizaso.
Beethovenek bederatzi sinfonia osatu zituen, nahiz baden hil zenean hamargarrena abian zuela esaten duenik ere. “Bederatzikoa” edo bederatzi puntukoa bertso neurri bat da, Beethovenen garaitik gaur arte iritsi dena. Pernando Amezketarrak, esaterako, erabiltzen zuen, eta Beethovenen garaikidea zen. Azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusietan, buruz burukoaren erremate gisara, klimax unean, bederatziko bana bota behar izaten dute bertsolariek. Beethovenen obra eta bizitzari errepasoa ematearekin batera, bertsogintzan hain berezi izan den neurri horretan sortutako bertso gogoangarrien errepasoa egingo dugu. Aukera izango dugu, hartara, kultur-molde eta garai askotarikoen interpretazio propioa egiteko.
Bertsoaroa 2022 zikloa Nafarroako Antzerki Eskolan, Kondestable civivoxean, Katakrak-en, eta Txantreako Salestarretan otsailaren 10etik 24ra, 19:00etan izango da. Azken 30 urteetan bezala, aurten ere antolatu dute zikloa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean. Bertsoa hiriburuan sustatzeko asmoz, sei emanaldi izango dira, bertsolaritzaren aniztasunaren erakusgarri.
NAEko ikuskizunetarako sarrerak bere webgunean egongo dira salgai, 5 eurotan (NAEko hiru ikuskizunetarako bonua, 12 eurotan); Katakraken eta Kondestable Civivoxean sarrera librea izango da aforoa bete bitarte; eta Txantreako Salestarretan berriz, izen-ematea ezinbestekoa da nafarroa@bertsozale.eus helbidean edo 948143747 telefonoan, otsailaren 17a baino lehen.
BESTE IKUSKIZUNAK
BERTSO JAIALDIA
OTSAILAK 24, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean*
Bertsolariak: Eneko Lazkoz, Miren Artetxe, Nerea Elustondo, Saioa Alkaiza, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi.
Gai-jartzailea: Maialen Belarra
Aurtengoan ere goi mailako bertso jaialdi batek itxiko du Bertsoaroaren egitaraua. Oholtzan izanen dira puntako bertsolariak, ibilbide luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak. Tartea, Nafarroako azken txapelketako txapeldun eta txapeldunordea. Denen artean, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute, ziklo osoari amaiera biribila jarriko dion emanaldian.