Lehiaketa

BEGIRADAK ARROTXAPEAN. BIDEO LABURREN LEHIAKETA

JUS LA ROCHA CIVIVOXA
2022/09/01 - 2022/09/04
JARDUERAK 2023KO EKAINA

BEGIRADAK ARROTXAPEAN PAUSATUTA. BIDEO LABURREN LEHIAKETA
Auzoko bizilagun guztiak gonbidatu nahi ditugu auzoko beren txokorik maiteena erakustera, Arrotxapeko tokirik fotogenikoenak aukeraturik. Parte hartu lehiaketan, zure auzoko txokorik kuttunena grabatuz.

LEHIAKETAREN OINARRIAK
Lehiaketan soilik onartuko dira lehiaketako gaiari heldu eta programatutako daten barnean parte-hartze arloko jarraibideak nahiz oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten bideoak. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du parte-hartzaileek eta irabazleek lehiaketaren baldintzak onartzen dituztela, oinarriokin bat.

Bideoak jatorrizkoa izan behar du eta kanpoaldean grabatu behar da, atari zabalean. Audioa edozein hizkuntzatan onartuko da.
Grabazioa edozein gailurekin egin daiteke: kamera, sakelako telefonoa edo tableta.
Bideoaren gehieneko iraupena 30 segundokoa izanen dU, kreditu tituluak barne.
Gehienez 20 segundoz iraunen du. Lehiakide bakoitzak gehienez bideo bat aurkeztuko du eta MP4 formatuan. Gehienez, 30 MB bideo bakoitzeko.
Laburrak ezin izango du 50 MB gainditu, eta konprimitua bidal daiteke.
Bereizmen gomendatua: 1920 x 1080. Gutxieneko bereizmena: 1280 x 720.

Parte hartzera animatzen direnek participacion@redcivivox.es helbidera bidali beharko dute beren jatorrizko bideoa, 2022ko irailaren 4ra arte, honakoa adierazita:
• Izen-abizenak
• Kokapena: kokapenaren deskribapen laburra egin behar da eta, ahal bada, GPS koordenatuak adierazi.
• Telefono zenbakia (kontaktua, saritua bada)
• Jaioteguna
• NAN/NIE

EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Hiru sari dira:
Lehen saria: 100€*
50€-ko bi sari*

Civivox Sarearekin lankidetzan aritzen diren argazkilari profesional batzuk izanen dira epaimahaikide (ez dute zilegi izanen lehiaketan parte hartzea). Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten bideoak baztertuko dituzte. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
Behin balorazioa egindakoan, irabazleengana joko dugu parte-hartzaile bakoitzak eman duen telefono zenbakiaren bidez.

*Sariak auzoan ezarritako arte eta kultur arloko saltokiak erosteko txartelak izanen dira.

Sariak irailaren 22an banatuko dira, 19:30ean, eta sarituen zerrenda interesdunen eskura egonen da Juslarrotxako Civivoxean, 2022ko urriaren 31ra arte. Data horren ondotik, ez da saririk erreklamatzerik izanen.*

BIDEOAREN ESKUBIDEAK ETA JABETZA INTELEKTUALA
Lehiaketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak bermatzen du eskubide guztien titularra dela, bideoaren jabetza intelektualari eta industrialari dagokionez. Iruñeko Udala ez da erantzule izanen, parte-hartzaileek lehiaketaren barnean edozein arau urratzen badute edota hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte. Lehiakideek bidalitako bideoek ez dute zilegi izanen, ez inoren eskubideak urratzea, ez informazio pertsonal intimoa, konfidentziala edo sekretua sartzea, ezta hirugarrenen datu pertsonalak sartzea ere. Lehiaketatik at geldituko dira epaimahaiak iraingarritzat edo desegokitzat jotzen dituen bideoak.

Lehiaketan parte hartzen dutenek eskubide guztiak lagako dizkiote Udalari, lehiaketaren iraunaldian Udalaren profil ofizialetan eta udal webean argitaratzeko. Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearekin bat, eskatzen den informazioa soilik erabiliko da formularioan adierazitako informazio eta kontaktu xedeetarako, eta inola ere ez zaie hirugarrenei emanen. Zuen datuak zuzendu, deuseztatu eta aurkaratzeko, jo Iruñeko Iruñeko Udalera (kale Nagusia 2, 31001, Iruña).
BIDEO LABURREN LEHIAKETAKO SARI-BANAKETA
Lekua: ANELIER PASEALEKUA
IRA 22 SEP
19:30

Sarituen zerrenda interesdunen eskura egonen da Juslarrotxako Civivoxean, 2022ko urriaren 31ra arte. Data horren ondotik, ez da saririk erreklamatzerik izanen.

Itzuli edukiaren hasierara