Buscador
Errezitaldia
BERTSO ERREZITALDIA: BIZIRAUTE SAIAKERA

Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Bertsozale Elkartearen eskutik, urriaren 27an, 19: 00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, bertso errezitaldia eskainiko da, Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketako lehenbiziko sarian oinarrituta. Saioa Alkaiza Guallarek idatzitako Hiru pena mota sorta oinarrian izanik, bat-bateko bertsoak eta bertso musikatuak tartekatuko ditu, beti ere, lan horretan landutako ardatza aintzat izanik: gizabanakoen barne mundua. Ekitaldian Julio Soto, Sarai Robles, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira.
Hiru pena mota bertso paperan, hiru pertsonaiaren ezaugarritzea egiteaz gain -depresioan dagoen aita; lanpetuta eta ingurukoaz nazkatuta dagoen arren, indartsua den ama; eta 30 urteetako krisia gertu duen emakume eta alaba gaztea -, egunerokotasunean islatu ohi ez diren barne zalantzei begiratzeko gonbita egiten du egileak, eta bertso saioan ere, barnera eta kanpora begiratzeko jolas hori egiteko parada egonen da. Hausnarketaren eta bizi arinkeriaren arteko hibridoa da hau.
Bertsolariak: Julio Soto, Sarai Robles, Sustrai Colinaeta Uxue Alberdi
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Musikariak: Itsaso Agirre eta Haize Agirre
Grafika: Maider Alday
Sarreren salmenta eta prezioa:
Sarrera: 5 euro
Sarreren salmenta: www.laescueladeteatro.com web gunean, eta Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian emanaldia hasi baino ordu eta erdi lehenagotik.